Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Txinatar gidariak dizue hori dena erran! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 70. orr.
Ordu t'erdi egoten naiz bertan eta beti diferente kobratzen dit amonatxo txinatarrak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Behar zuen arma horietarik bat entseatu Txinatar militar batzuen aitzinean haiei saltzeko dudarik gabe. Herria 2005-01-13
Berpizkundearen aurreko hamabost mendeetan, txinatar zibilizazioa, teknikoki, Europakoa baino aurreratuagoa izan zela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.
Bartzelonan ikasi zuen, eta bertako auzo txinatarrean bizi izan zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 4. orr.
Idazkera fina, txinatar tintaz egina, gutunekoa bezalakoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.
50 inguru silaba-zeinu sortu zituzten hizki txinatarrak zeinu biribiletan sinplifikatuz. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.
Baina hizkuntza mota guztietan lexikologikoena txinatar hizkuntza da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.
Biharamunean, hitz eman moldean, txinatar jatetxe batean afaldu ginen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 63. orr.
Ivyri nahikoa egoki iruditzen ere bai dagoeneko jatetxe txinatarraren aukera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.
Merkatari ingelesek opioa txinatar merkatura eraman zutenean hasi zen opioaren lehenengo gerra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Portzelana txinatarrezko katakume basati bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Bainugela txinatar moderno horren argi zurian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 74. orr.
Lirio txinatarren gozotasun jasanezina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.
Musika hura pabilioitik zetorren; txinatarra zen musika. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.
Japoniarrek bi naziorekin bakarrik jarduten dute merkataritzan: txinatarrekin eta holandarrekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.
Txinatarrentzat, ideograma eta hitz mintzatua, biak dira adierazten duten ideia beraren ikurrak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.
840.000 txinatarrek dute GIB birusa, eta horietatik 80.000k garatu dute hiesa. Berria - Gaiak 2004-05-11
Txinatarren egutegiaren arabera, ahuntzaren urtean sartu gira otsailaren 1ean. Herria 2003-02-06
Txinatar aberatsak, beren usadioaren legera jantziak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.
Pierre Chaunu-k 1959an zioen bezala, Kristobal Kolon eta Vasco da Gama ez ziren txinatarrak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.
Zenbait txinatar eta beltz kanabera sortak hartu eta haiek xehetzeko zilindro handi batzuk zituen makina batera eramaten ari ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.
Egun ere, Singapurko txinatarrek, adibidez, lagunak salatzera bultzatzen dituzte beren haurrak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 50. orr.
begi txinatar (3); jatetxe txinatar (10); milioi txinatar (4); txinatar hil (6)
auzo txinatarra (3); txinatarra da (5); txinatarra izan (5)