Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dendari txino mehe hori babesteko beharbada. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.
Ziberkafe txinoan izan naiz arratsaldean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.
Frantsesa ere ez da, txinoa da. Berria - Kultura 2006-01-31
Zergatik izan beharko luke Frantziako Ilustrazioak erreferentzia absolutua txino batentzat? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.
Bik soroko peoiak ziruditen; hirugarrenak txino-hazpegi baldarrak zituen eta txanbergoa jantzirik edaten zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.
1894-5eko gerra txino-japoniarra70 piztu ondorengo berrogeita hamar urteetan, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.
Eta salto batean Ercilla kaleko txinora joango banintz? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 50. orr.
Txinatik etorri, Goizuetan txinoa zabaldu eta, zorrak kitatu ondoren, Shangain euskal jatetxea irekitzera joango den horrena. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Bidea egin du tresna astunak, Bilboko barrio txinoko kabaretetatik mendian gora. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.
Eztabaidan aritu ziren, alferrikako eztabaidan, eta azkenik txinoetan jokatzea erabaki zuten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 98. orr.
Ez dakit mus ala poker mahai batean geunden (edo txinotan, apalxeago jarrita). Berria - Harian 2005-06-23
Handik pixka batera, txinotara jolasean hasi ziren lau, bromatan lehendabizi, baina, geroz eta berotuago, partida bat jokatzen hasi ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.
Denak ari ziren jolasean, nor txinotara, nor kartetan, ukuilu barruan; ganora handiz, eta negu gauetako behinolako suhartasunaz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
txinoen esperoan (3)