Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi tximeleta hegan jolasean dabiltzanean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 395. orr.
Udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka, elur malutekin antz handia dutenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 183. orr.
Saramagori irakurtzen nioenez, tximeletarentzat ez dago gaurik, goizarekin jaiotzen baita eta gauarekin hiltzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.
Tximeletaren hego-kolpeak ere aroa aldabidean ezar baitezake. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 184. orr.
Tximeleten usaimena harrigarria izaten da eta zentzumen nagusi bezala erabiltzen dute zenbait kasutan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 217. orr.
Su-lamara hurbiltzen den tximeleta bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.
Nor dago prest desiraren sutan erretzeko, tximeleta bat garraren inguruan bueltaka erretzen den moduan? «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.
Kandela handien argitasunak liluratu duen tximeleta bat balitz bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 375. orr.
Landa-herrietan, emakumezkoa ez da tximeleta baino zoriontsuagoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.
Inork aditu al du, akaso, ze hots-mota egiten duen tximeletak hegalak astintzen dituenean? Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.
Gutunazal zuri bat ikus nezakeen tximeleta bihurturik Londresko hiri osoaren gainetik hegan, azkenean tximinia batetik beherantz sartzen zen arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 237. orr.
Ez al dakizu tximeletak haizearen ezpainetatik ihesi joandako musuak besterik ez direla? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.
Sits edo tximeleta emeak feromona horien lurrinak airean jartzen dituen momentutik, inguruko ar guztiak aztoratzen ditu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 218. orr.
Armiarma goseek beste [sare] batzuk egiten zituzten, eta goizean tximeleta txikiak eta beste hainbat intsektu agertzen ziren haietan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.
Kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Poesia tximeleta hori bat da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.
Tximeleta urdin txiki bat zegoen han orratz batez zeharkatua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
Betiko mimoa dakusa bertan, betiko bere numeroa egiten: pailazoz jantzita, aurpegia tximeleta gorri bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Gauezko tximeletak -gehienetan sitsak dei daitezkeenak- direla usainaren bidez orientatzeko behar eta ahalmen gehiena daukatenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 218. orr.
Neguko tximeletak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.
Sigi-saga zebilkidan Sara, tximeleta urduri bat bezala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.
Dantzaldiak zeuden gauero areto zuri eta urre-koloreetan, tximeleta-hegalen antzera dardaratzen ziren gas-lanparen gar dardartien argiaren pean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.
Hurbildu zitzaidan eta sofaraino eraman ninduen tximeleta hegoen gisako musuekin. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.
Emakume bat biluzik, tximeleta hegalak hedaturik, hegan balihoa bezala egunsenti berri baten bila. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.
Dagoeneko, tximeleta efektua lortu du: Lacandonako oihanean piztutako berba gai da, une honetan, munduko beste edozein puntatan oihartzun egiteko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
Bere intsektu eta tximeleta bilduma. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.
Errosario aleak bezala, listariak hainbat objektu txiki zeuzkan tartekatuta, eta, batez ere, tximeleta formako figuratxoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Gau-tximeleta bat jirabiraka zebilen egongelako lanpararen inguruan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 53. orr.
Zeta-tximeleta emeak oso urrutitik erakartzen ditu arrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Gogoko nuen haien izenei zerien doinua aditzea, amak hizpidera ekartzen zituenean: almirante gorri, pauma, aza-tximeleta, Adonis urdina. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.
Hantxe zegoan emakume-tximeleta, dekorazio moduan erabilia portafolio batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.
Baina ezin sabeleko tximeletak baretu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 85. orr.
Sabelean tximeletak eta golkoan kabitu ezinik bihotza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 241. orr.
Egongelako ate aurretik igaro zenean, Harryk osaba Vernon eta Dudley ikusi zituen esmokinez eta lepoko tximeletaz dotore-dotore jantzita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.
Topatua zuen lepo-tximeleta zeraman gizon noble bat. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.
Laranja-kolore biziko festa-kapela zeraman, tximeleta-begizta birakaria eta irribarre nabaria bere aurpegi zabal maltzurrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.
Automobil batean, adibidez, erregai-kontsumoari loturik dago beti energia-ekoizpena; tximeleta-balbula zapaldu, eta erregai gehiago erretzen da, eta bertantxe abiadura handitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.
Banketxean dirua daukan gizon baten aurpegia zen, arrakastaren ispilu ezin hobea, gorbata handi beltz batek estututako tximeleta-lepo baten gainean ezin ederkiago kokatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Bi abokatu ari ziren eztabaidan, zein bere espaloitik, biek ere frak beltza eta tximeleta-lepo zurrunak jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.
Beti gizontxo baten antzera jantzita joaten zen, jaka ongi estuak eta tximeleta-ttattarrak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 64. orr.
gau tximeleta (5); intsektu eta tximeleta (3); metro tximeleta (4)
tximeleta bila (7); tximeleta emeak (3); tximeleta espezie (3); tximeleta estiloan (6); tximeleta estiloko (6); tximeleta ikusi (3); tximeleta mota (3); tximeleta tatuajea (6); tximeleta zuri (3); tximeleta zuriak (3); tximeleta zurien (4)