Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txarretsi, txarrets, txarresten du ad txartzat jo. ik gaitzetsi.

Atzo, ez gora ez behera, lau samar mugitu ziren indizeak, inork lehen kontratuarena onetsi edo txarretsi ez balu bezala.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

On Camillo ere badago zure kontra eta txarresten du egin zenuena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.

Sozialistek alderdikideen ekimena goraipatu zuten eta PPk txarretsi egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Etxe barruan ere izan du Garzonek haren ekinbideak txarretsi eta «gehiegikeriatzat» jo dituenik.  Berria - Harian   2005-10-29

Elkarretaratzea egingo dute gaur azoka egunean jazotakoak txarresteko .  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Espekulazioak txarretsi eta hedabideei arduraz jokatzeko eskatu die.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

«Beste asko» Madrilen eta Euskal Herrian gezurretan aritu zirela txarretsi zuen.  Berria - Harian   2005-03-12

Jaurlaritzaren aurrekontuek superabita helburu dutela txarretsi zuen Txomin Lorcak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Iztuetak gogor txarretsi zuen gainera «PP-PSOE koalizioak» auzi horretan izan duen portaera.  Berria - Harian   2005-03-17

Estrellak gogor txarretsi ditu Jean Grenet Baionako alkateak egindako adierazpenak.  Berria - Harian   2005-08-11

PSOEren eta EAJren jarrera gogor txarretsi dute: «Bake prozesua trabatu baino ez dute egiten».  Berria - Euskal Herria   2006-05-07

«Konstituzioa alboratu eta Estatuaren arkitektura guztia suntsitzen du», txarretsi zuen Raxoik.  Berria - Harian   2005-02-02

«Ez du ekarpen berririk egiten», txarretsi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gogor txarretsi (5); indarkeria txarretsi (3); jarrera txarretsi (12); jarrera txarretsi zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus