Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaitzetsi (ETCn 19.491 agerraldi), gaitzets, gaitzesten du ad 1 txartzat hartu. ik kondenatu 4.

Onetsi dugun huraxe bera gaitzesten dugu: horra gehiengoz erabakitako auzi ororen azken beltza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Horren ondoren, aho batez gaitzetsi zuten denek Kearney andrearen jokabidea: denek ontzat eman zuten batzordeak egin zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 219. orr.

Nork gaitzesten ditu orduan, bada, eta baztertzen, gaitzesten eta baztertzen omen ditugun egitura horiek?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.

Eta zer gaitzetsi edo goretsi baino, nola gaitzetsi edo goretsi da hemen inporta zaidana; ez al dira, bada, gauza bera?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Zer debekatzen diguten, hura bilatuko dugu; zer gaitzesten diguten, huraxe maiteko dugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Huartek ere «tristuraz» hitz egin zuen, «patronokideek Fundaziotik eraiki diren zubiak gaitzetsi» dituztelako.  Berria - Kultura   2004-06-16

Koloreari buruzko Goetheren teoria, Farbenlehre delakoa [...] erabat gaitzetsi zuten haren garaikoek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Nire gogoak askoz ere indartsuago mesprezatzen eta gaitzesten duela ameskeria nazkagarri hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Jokabide horrek, itzulpena umezurtz utzi eta gaitzesteaz gainera, jatorrizko lan batzuk bakarrik loriatzen ditu praktikan: hizkera erraz, mugatu eta laua eskaintzen dituzten jatorrizko lanak, hain zuzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.

Gorrotoa ahularen gaitza da; indarrak gaitzetsi egiten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.

Herri jakin bateko sentimenduak, ohitura klimatikoen fruituak baitira, naturak betidanik arbuiatu eta arrazoiak gaitzetsi dituenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 292. orr.

Baina nola izango diote kanpotarrek begirunea, bizkaitarrek eurek gutxiesten eta gaitzesten badute etxe barrukoa?  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.

Emaztekiak gaitzetsitako konjunto bat berriz ere tolesten ari zen Kristina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

2 arbuiatu.

Izeba Habiba, senarrak gaitzetsi zuenez geroztik beraiekin bizi zena, ipuin kontalari bikaina.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 87. orr.

Eta Henne herriko maisuarengana joan zen eta gutun bat idatzarazi zion, alabak gaitzesten zituela esanez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

3 salagarritzat, zigorgarritzat hartu. (pertsonak)

Zerbait salatzen ari zen: norbait gaitzesten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 193. orr.

Kuban aspalditik bizi izan den Ernest Hemingwayk gaitzetsi egin zuen Batistaren taldea, torturatzailea eta asesinoa izan dela esanez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 292. orr.

4 (ekintzak, jarrerak eta kidekoak)

Nazioarteko agintari politiko ugarik gaitzetsi zuten atzo Ahmed Jassinen hilketa.  Berria - Mundua   2004-03-23

Alexisek aitaren jokaera gaitzetsi zuen, haren berekoikeria deitoratu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Bere gorpua zabortegian hilda agertu zenean, zartada handi bat jaso zuen gizarte germaniarrak eta [...] alde guztietatik, salatu eta gaitzetsi zuten hilketa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Krimen izugarri horiek salatu eta gaitzesten ditugu.  Berria - Mundua   2004-08-03

Beste kontu bat ere izan da Madrilgo Kongresuan: gaitzetsi egin dute 1936 garrenean Francok gidatutako matxinada.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Armada sobietarrak Hungaria inbaditu izana gaitzetsi zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Folklore Jaialdia bertan behera utzi izana gaitzetsi du Arabako Dantzarien Biltzarrak.  Berria - Kultura   2004-12-01

Aho batez gaitzetsi dute patronalaren «nagusikeria».  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Sinesgarritasuna nahi badu, atentatua gaitzesteko eskatu diote Batasunari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Beharbada sentimenduak atentatu batzuk absolutuki gaitzesten ditu, beste batzuk ez hain absolutuki...  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Eusko Jaurlaritzak erasoa gaitzetsi zuen atzo, [...] eta elkartasuna adierazi zion PSE-EEri.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Ertzaintzaren jokabidea ere gaitzetsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Elkarrizketek oroz bat berrogeita zazpi euskaldunen arrastatzea gaitzesten zuten, goraki.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 44. orr.

5 (bestelakoak)

Egilea eta liburua gaitzetsiak izan ziren, agintari militarrek zigortu egin zuten Laclos eta Bretainiara bidali berehala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.

Arimak zentzuetatik hartzen baitu inpresioa, irudiak sortzen, eta onartzen edota gaitzesten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Pisako II. kontzilioko zismatikoekin bat egiten nuela, bide batez, eta Paulo II.aren aitasaindutza gaitzesten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.

Zenbait gauza zikintzat edo bidegabetzat jo, eta hala ere beharrezkoak zirenez geroztik, erlijiora jo behar izan da, kasu batean haiek zilegiztatzeko, eta besteetan gaitzesteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.

Arrazoi horrengatik ez ditut nik gaitzesten gaizkile horiek hiltzea zilegi egiten diguten legeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.

Munduko gauzarik irrigarriena da […] zaletasun horiek eragoztea, gaitzestea edo zigortzea, norberaren herrialdeko legeekin edo gizarte usadioekin bat ez datozelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.

Gauzak ondo aztertzen baditugu, konturatuko gara legeak gaitzesten duen hura dela soil-soilik benetan kriminala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 228. orr.

Apartheida mende honetan sortu zen, baina mende honetan bukatu da, alde guztietatik gaitzetsia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.

Bertuteen erakusten baino gehiago bizioen gaitzesten dihardutenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.

Bere ikuspegia azaldu zidan hotelaz eta auzune moderno guztiaz: gaitzetsi egiten zuen, eta segurutzat jotzen zuen Alak han bizi zen jendeari zigorra jarriko ziola.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Eta hor hasi zen hitz garratzez gaitzesten liberalismoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Ez zen alabaina egia herritarrek borroka armatua gaitzesten zutela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

Mingain puntara datozkien partitiboa eta sasi pluralizatzailea, biak batera, esku zarta batekin gaitzesten dituzte, bekatu larria dela ikasi baitute.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Ez zuten lan erraza izan Dublingo Bloomsday haren bultzatzaileek, garai hartan artean ere oso obra gaitzetsia baitzen Ulysses dublindar atzerakoi askorentzat.  Berria - Kultura   2004-06-16

Bi eleberri: L'esclusa (1901, Gaitzetsia) eta Il turno (1902, Txanda).  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adierazpenak gaitzetsi (5); aho batez gaitzetsi (9); asmoa gaitzetsi (5); atentatua gaitzetsi (34); atentatua gaitzetsi du (5); atentatua gaitzetsi dute (5); atentatua gaitzetsi eta (4); atentatua gaitzetsi zuen (14); atentatua gaitzetsi zuten (5); atentatuak gaitzetsi (20); atentatuak gaitzetsi eta (6); atentatuak gaitzetsi zituen (11); aurkako erasoa gaitzetsi (6); aurkeztea gaitzetsi (4); batasunak gogor gaitzetsi (5); batez gaitzetsi (13); berria gaitzetsi (4); da gaitzetsi (4); dela gaitzetsi (19); dela gaitzetsi du (5); dela gaitzetsi zuen (6); dela gaitzetsi zuten (5); direla gaitzetsi (10); direla gaitzetsi du (4); direla gaitzetsi dute (6); dituztela gaitzetsi (6); duela gaitzetsi (10); duela gaitzetsi zuen (5); duen jarrera gaitzetsi (5); dutela gaitzetsi (11)

egitea gaitzetsi (5); egitea gaitzetsi zuen (4); egoera gaitzetsi (4); egotea gaitzetsi (5); egotea gaitzetsi zuen (5); ekintza gaitzetsi (4); erabakia gaitzetsi (16); erabakia gaitzetsi zuen (5); erabakia gaitzetsi zuten (4); erabakia gogor gaitzetsi (4); erabat gaitzetsi (7); erabiltzea gaitzetsi (6); erasoa gaitzetsi (48); erasoa gaitzetsi du (6); erasoa gaitzetsi dute (4); erasoa gaitzetsi eta (15); erasoa gaitzetsi zuen (14); erasoak gaitzetsi (28); erasoak gaitzetsi eta (7); erasoak gaitzetsi zituen (8); erasoak gaitzetsi zituzten (5); ere atentatua gaitzetsi (7); ere gaitzetsi (85); ere gaitzetsi du (11); ere gaitzetsi dute (8); ere gaitzetsi egin (10); ere gaitzetsi zituen (8); ere gaitzetsi zituzten (4); ere gaitzetsi zuen (25); ere gaitzetsi zuten (10); ere gogor gaitzetsi (9); eskaintza gaitzetsi (4); eta gaitzetsi (22); eta gaitzetsi egin (4); eta gaitzetsi egiten (5); etaren indarkeria gaitzetsi (5); ez gaitzetsi (9); ez gaitzetsi inor (5); ez izana gaitzetsi (4); falta gaitzetsi (4)

gaitzetsi arren (4); gaitzetsi behar (25); gaitzetsi beharra (4); gaitzetsi beharrean (5); gaitzetsi ditu (49); gaitzetsi ditu eta (4); gaitzetsi dituzte (31); gaitzetsi du (200); gaitzetsi du batasunak (4); gaitzetsi du erredakzioa (5); gaitzetsi du eta (4); gaitzetsi dute (167); gaitzetsi dute erredakzioa (4); gaitzetsi dute hainbat (4); gaitzetsi dute sindikatuek (5); gaitzetsi dutenez (4); gaitzetsi egin (102); gaitzetsi egin dituzte (6); gaitzetsi egin du (14); gaitzetsi egin dute (14); gaitzetsi egin zituen (9); gaitzetsi egin zuen (29); gaitzetsi egin zuten (13); gaitzetsi egingo (7); gaitzetsi egiten (29); gaitzetsi egiten ditu (6); gaitzetsi egiten du (8); gaitzetsi ere (4); gaitzetsi eta (111); gaitzetsi eta baztertu (5); gaitzetsi ez (6); gaitzetsi ezean (5); gaitzetsi gabe (5); gaitzetsi inor (5); gaitzetsi izan (5); gaitzetsi nahi (16); gaitzetsi ondoren (10); gaitzetsi zituen (100); gaitzetsi zituen atzo (16); gaitzetsi zituen eusko (4); gaitzetsi zituzten (27); gaitzetsi zituzten atzo (6); gaitzetsi zuen (367); gaitzetsi zuen atentatua (7); gaitzetsi zuen atzo (42); gaitzetsi zuen erasoa (10); gaitzetsi zuen eta (9); gaitzetsi zuenez (9); gaitzetsi zuten (123); gaitzetsi zuten atzo (18); gaitzetsi zuten euskal (4)

gehienek gaitzetsi (9); gehienek gaitzetsi dute (4); gobernuak gaitzetsi (4); gogor gaitzetsi (155); gogor gaitzetsi dituzte (4); gogor gaitzetsi du (22); gogor gaitzetsi dute (31); gogor gaitzetsi eta (6); gogor gaitzetsi zituen (13); gogor gaitzetsi zituzten (7); gogor gaitzetsi zuen (48); gogor gaitzetsi zuten (14); guztiak gaitzetsi (14); guztiak gaitzetsi ditu (4); hartzea gaitzetsi (5); heriotza gaitzetsi (5); hilketa gaitzetsi (9); hitzak gaitzetsi (4); hori gaitzetsi (11); horiek gaitzetsi (7)

indarkeria gaitzetsi (16); indarkeria gaitzetsi behar (4); indarkeria gaitzetsi ezean (4); irmo gaitzetsi (4); izan dela gaitzetsi (4); izana gaitzetsi (45); izana gaitzetsi du (8); izana gaitzetsi dute (8); izana gaitzetsi zuen (20); izana gaitzetsi zuten (4); izatea gaitzetsi (17); izatea gaitzetsi zuen (10); jarrera gaitzetsi (48); jarrera gaitzetsi du (10); jarrera gaitzetsi dute (9); jarrera gaitzetsi zuen (21); jarrerak gaitzetsi (4); jazarpena gaitzetsi (5); jokabidea gaitzetsi (9); jokabidea gaitzetsi zuen (5); jokaera gaitzetsi (4); kale erasoak gaitzetsi (4); kontrako erasoak gaitzetsi (4); kritikak gaitzetsi (8); kritikak gaitzetsi ditu (4); legea gaitzetsi (4); mota guztiak gaitzetsi (4); nahia gaitzetsi (4); plana gaitzetsi (8); politika gaitzetsi (14); politika gaitzetsi zuen (6); politikoa gaitzetsi (4); ppk gaitzetsi (4); ppk gaitzetsi egin (4); proposamena gaitzetsi (4); salaketak gaitzetsi (4); sindikatuek gogor gaitzetsi (5); tratua gaitzetsi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus