Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanaletik soka bat eraman zuen angelu bateraino, eta han tutu batzuk jarri zituen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.
Ezin zen mugitu, jaten ere tutu baten bidez eman behar zitzaion. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 68. orr.
Medikuak tutu bat sartu zion eztarritik behera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.
Euria aditzen nuen borborka, zulatua behar zuen tutu batetik erortzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 197. orr.
Narrastien, ugaztunen eta giza primateen zakila tutu bat da, espermatozoideak bagina barruan, umetokiko lepoaren ondoan, uzteko pentsatua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.
Imajina ezazue gure bizitzaren muina organo horietako baten egituraz osatua dagoela; milaka tutu daude, bizitza horri gertatzen ari zaiona hots egiten dutenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 133. orr.
Bi eskuak tutu gisa ahoaren inguruan jarrita, dei egin duzu leihora hurbildu ondoren. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.
Herio zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
Alanbrez bildutako tutu metalikoak baranda gisa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
Orri kiribildu bat heldu zen bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Tutu zilarreztatu haiek astintzen zituen, hoditxo moduko batzuk. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.
Bainugelako atea irekitzean dutxa baten gomazko tutu gorri batek aurpegiaren kontra jo zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Metodoetariko batek sare fineko zilarrezko gasa biribilkatu bat erabiltzen du, plastikozko tutu batean sartua, beroa eta ur-lurruna trukatzeko bitartekotzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Piparen tutu anbarezkoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.
Ondo ematen zion musika tresna hark, lepoan jarrita, aho zabal eta borobileko tutu kiribildu hura buru gainean zuela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 159. orr.
Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat. Tutu barruko ura izozten denean hautsi egin ditzake hodiak eta madriak. Berria - Gaiak 2004-10-10
Ume palestinar bat hil eta beste bi zauritu ziren, soldaduentzat jarritako tutu bonba bat aurkitu eta hau lehertuta. Berria - Mundua 2004-05-05
Gero gogoa lainotzen zaio eta Bruno Paulovarekin bistaratzen du, edo Bruno Paulovaren tutu gonarekin jantzita. ik tubo 3. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.
Belarri hegalak belarri-tutu integratu gisa egiten duen lana oso eraginkorra da katuetan, hamar aldiz soinu indartsuagoak bidaltzen baitu tinpanora. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Lokalaren erdian metalezko berogailu zaharra, tximinia-tutu luzekoa, sabairainokoa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.
Azkenean mintza-tutu luze eta kiribilean kizkurturiko bat egokitu zioten, heste luzearen oso antzekoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen ibai tutu bakoitzeko uhateak elkarrekin, eta burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.
Ohi ez bezalako trafikoz bor-bor zegoen kalea, automobilzaleen tutu eta tranbia-gidari presatien dangada hots batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.
Atunketari eta lebatzero guztiak tutu joka hasi baitziren, orain ere adio egiten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 266. orr.
Draga zaratatsu bat badian entzun nuen eta itsasontzi bat portuan tutu joka sartzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.
"Klakzon" tutu kolpe luze bat entzun zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 196. orr.
Aretoko sabaitik zintzilik zegoen fokua pizteaz bat areagotu ziren, oso nabarmen gainera, publikoaren oihu, tutu-jotze, bonbo-hots eta esku-zartak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.
Berriz ere, tutu-hotsa jo zuten talaia nagusitik, eta patioko lagunak lerro-lerro jarri ziren. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.
Tutu hotsa kaietan, tranbia ahots-lakarrak oso urrutiko kaleetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
Egongelatik irten eta minutu baten buruan eskuzapi bat eta hortzorearena bezalako tutu bat zekartzala itzuli zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 42. orr.
Mina kentzeko pilulen tutu bat, erreduretarako benden pakete bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.
Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan. -Nik ez dut inoren ihes-tutua izan nahi -esan zuen barreka begiak txilotuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.
Autoaren ihes tutuari hodi bat jarri zioten eta hodiaren muturra autoaren barrura sartu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Ihes-tutuari txinpartak zerizkion, gau beltzean... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.
Kale erdian, hutsik zegoen lekuan, suhiltzaileen ibilgailuaren eta tutu malgua zeraman bagoi gorriaren letoizko piezek biziki egiten zuten diz-diz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
-Horrela bada, tutu malgua erabili beharko genuke. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.
Lau zintzilikari, suhiltzailez mozorroturik (bata tutu malguarekin, bestea aizkorarekin, hurrengoa suitzalgailuarekin...), eta, erdian, suhiltzaileen autoa, sirena eta guzti. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 78. orr.
Zelango irudia osatuko zuten, euren makina tuneleko atean eta tutu malguz eta pinturaz barrura jotzea, atean ertzainak zelatan daudela. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 107. orr.
berunezko tutu (3); tutu hotsa (5); tutu hotsak (4); tutu luze (4); tutu triste (3)
andrearen mintza tutua (3); mintza tutua (5); tutua jo (11); tutua jo zuen (3); tutua jotzen (7); zilarrezko tutua (4)
tutuak jo (5); tutuak jotzen (3)