Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tripontzi 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, oso jatuna dena. ik tripazain.

Bidean aurkitzen dituzten dohakabe guztiei "herrikume astoa" oihukatzen diete, eta norbait lodia izanez gero "tripontzi" edo "urdaizaku" deitzen diote.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 241. orr.

Mutilzahar, tripontzi, tolosar peto alai eta alferra, arratsaldero soziedadera joan zalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

Senar tripontzi erdi-inpotente haren ondoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

Ez dago gauza gorrotagarriagorik: goiz goizetik txikiteoan mozkortzen diren gizon zahar tripontziak, eguraldi ona seme-alabekin paseatzeko aprobetxatzen duten gurasoak, balkoietatik auzokideen zelatan dauden atsoak...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Masaila gorriak puruak mastekatzen, oliba-koloreko aurpegi iharrak, gizon eta emakume gazteen soin lauak, gizon nagusi tripontziak, denak estu-estu eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Tripontzi hura fruituan bai, baina lanean parte hartzeko prest ez zegoela ikusiz, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.

Ez nuen egoera luzatu nahi, ez ote nintzen damutuko, ez ote zen tripontzi hura gehiegi hurbilduko, gehiegi emozionatuko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

2 irud/hed

Kapela hark zapala, lohia eta biguna ematen zuen, onddo-kapela tripontzien eta esekitokietatik zintzilikatuetako jipijapa kapela dotoreen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Zer duk gaur nire tripontziarendako? -ordenagailuaren pantailaren ipurdia ferekatu zuen berriz, ia-ia likitsa gertatu zitzaidan keinu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

3 iz tripa.

Soldadua bera oso txikia zen, itxuraz xaloa eta guztiz lodia, saman bertan hasten zitzaion tripontzia, girgiloa idun gainetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 97. orr.

-Abisatu zintudan ez zenidala ziria sartu behar, ez? -erran zion, ganibetaz tripontzia ziztatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus