Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trinkoki iz trinkotasunez. ik trinko 4.

Zientzia-gizonek gauza nabarmen horien existentzia trinkoki ezarri eta uste hutsezko gauzan existentziarik eza erakutsi behar izan zuten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Abarren artean balantza kulunkaz ari zen, itsasora ilkitzeko beldurrez kaiari trinkoki loturik legokeen ontzia bezala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

Gurutzearen inguruan plantatu ziren gizon ilunak, pistolak trinkoki lurrean zegoenarengana zuzenduz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

Eta, trinkokiago bildurik, leku estuagoan jo eta punpatzen direnek, euren egitura korapilotsuetan trabaturik, haitzaren sustrai indartsuak eta burdinaren gorputz ohila eta antzeko guztiak osatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.

Lodiagoa, berriz, trinkokiegi igortzen da, edo ez du behar besteko indarrez aurrera egiten edo ezin du behar den tokian sartu, edo, sarturik, hazia nekez nahasten da emakumearen haziarekin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus