Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoa bera eta Trinitate Sainduko hiru pertsonak, bigarren pertsonaz bestalde. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.
Zalantza etorri zitzaidala, supituki, Trinitatearen pertsonak ez ote ziren lau. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.
Trinitate Sainduaz eta Fede Katolikoaz diharduen kapituluan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.
Zergatik ez dituzu Trinitatearen, Aita Sainduaren hutsezintasunaren eta Jesus Haurraren Ama Maria Birjinaren dogmak dudan ezartzen? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 155. orr.
· Eliza zahar hau, apez zahar hau eta atso zahar hau trinitatearen antzekoak ziren, bat ziren. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.
Oraino ez nekien Trinitatez Djorming, Autrixian, izanen ginela, eta Besta-Berriz, eguerdi irian, Beloken. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 146. orr.
Tenporak eta Trinitate ekaineko 15-17-18tan egokituko dira, eta Korputz eguna San Joan bezperan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
Tenporak ere horren arabera tokatzen dira Trinitate bezperan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
32 haurrek eginen dute urrats hori Trinitatez. Herria 2004-05-27
· Komunione handia, igande huntan dugu, eta Trinitate Saindua izanki, aiten besta ere, pentsu dut, oste handian jendea etorriko dela 10 ak 1/2 etako xuxen, Lekorneko eliza eder huntarat. Herria 2003-06-12
Hain zuzen ere, aurretik ere aipatu dugun "ezinezko trilogia" edota "sendotasunik gabeko trinitatea" izenez ezagutzen den dilema da nagusi: herrialde batek ezin ditu, aldi berean, truke-tasa finkoak, erabateko kapital merkatu irekiak eta helburu nazionalak dituen diru politika jakin bat atxiki, ezinezkoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.
trinitate saindua (6); trinitate sainduaz (5)