Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hirutasun (ETCn 483 agerraldi) 1 iz hiru izateko nolakotasuna.

Alde eta aldi guztietako kulturetan izan du hirutasunak indar mitiko handia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.

Hirutasun hark Trinitate Saindua sinboliza zezakeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.

Hinduismoan, jainkoaren hirutasun osoa gorpuzten du pikondoak: sustraiak (brahma), gerria (Xiva) eta adarrak (Visnu).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Horrela, aztertu ondoren, ahalmenen hirutasuna aurkitzera iristen da: oroimena, adimena eta nahimena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Garai hartan halako hirutasun bat zegoen soinujoleen artean, besteen gainetik ageri zen hirukote bat: Elgeta, Sakabi eta Gelatxo.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.

2 (H larriz) kristau doktrinan, Jainko bakarraren hiru pertsonen batasunaren dogma eta ezkutukia; hiru pertsonako Jainkoa bakar hori. ik trinitate.

Zalantzarik gabe, geugan aurkitzen dugu Jaungoikoaren Hirutasunaren irudia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.

Jaungoikoaren Hirutasun soil eta aldaezina, Jaungoiko Aita, Jaungoiko Semea eta Jaungoiko Espiritu Santua, Jaungoiko bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 355. orr.

Handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena, Hirutasuna eta Batasuna, Aita eta Seme eta Espiritu Santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Entzun, Hirutasun Santua, gure otoitzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

· Baita diktadura ere: apaiz-maisu-alkateen hirutasun ez hain santuak ezarria.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hau da arima-zola, non ezkutuan bizi baita Hirutasun-irudia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus