Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartzen uzten diguten ibilgailu bakarra transbordadorea da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.
Tartean behin transbordadoreren bat igarotzen zen ibaitik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.
Brooklyngo zubia eraiki aurretik transbordadore bat zen East River zeharkatu eta aberaskumeak Manhattandik beren udako etxaldeetara eramaten zituena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.
Altura apur bat hartu bezain laster agertu zitzaion Trapaga haraneko hedadura zabala, eta Nerbioi gainean eskegitako transbordadore metalikoagatik ezagutu zuen Portugaletek non behar zuen, San Roke eta Iruiturri mendixkek ezkutatuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 84. orr.
852 lagun hil ziren Estonia transbordadorea Itsaso Baltikoan hondoratuta, Finlandiako kostatik 40 kilometrora. Berria - Mundua 2006-02-04
Erregai depositu handi bati lotutako pisu handiko espaziontziak dira transbordadoreak. Berria - Gaiak 2004-08-19
Ilargian plataforma egonkorra sortzeko lur orotako ibilgailuak eta robotak diseinatzea, eta Martera joan-etorria egiteko transbordadoreak sortzea. Berria - Gaiak 2004-01-16
Koloka egon da egitasmoa, ISSra gaiak eta astronautak eramaten dituzten transbordadoreak segurtasun arrazoiengatik erretiratuko dituztela iragarri ondoren. Berria - Gaiak 2006-03-04
Maiatzerako aurreikusitako bidaian bi emakume eta lau gizonezko eramango ditu NASAren transbordadoreak ISSra. Berria - Gaiak 2006-03-04