Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ferry iz bi punturen artean atzera-aurrera salgaien eta bidaiaren garraioan aritzen den ontzia, bereziki tamaina handikoa. ik transbordadore.

Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

-Aizu, ferrya porturatuko den lekutik hiria urrun al dago?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Ferryaren sarrera-gunearen pareko espaloi-ertzetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

Ferryko bidaiari bakarra zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Laster abiatu beharko dutela esan diezu bidaiariei, bueltako ferrya galduko ez badute.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 30. orr.

Bilbao-Southampton ferryrako txartela daukat etxean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 401. orr.

Ferryz ailegatua zen Bilboraino Cindy izeneko beste lagun batekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 216. orr.

Zurezko ferry txiki baten bizkarrean daude.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Ibilgailuak garraiatzeko ferry zerbitzuak ditu Coquelles (Frantzia) eta Folkestone (Erresuma Batua) artean.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

SNCM Korsika eta Frantzia artean ibiltzen diren ferryez arduratzen da.  Berria - Mundua   2004-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus