Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tormentu (orobat tormento g.er.) 1 iz estira, oinatze bizia. ik tortura.

Haragikeriaren harrak eta tormentuak eskutik heltzen zidaten fantasia eroekin batera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Hare Krishnan sartu aurreko garaian hain "zaila", hain tormentatua, hain errebeldea izan bazen ere, orain haserre, tormentu eta larritasun hura guztia joana zuela zirudien; bakean zegoela, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Oinaze bizi hark senetik aterea, aurrera eta aurrera oldartzen zen [...] lasterka zoro horretan bere tormentua arindu nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Zeren, nahiz ez duten Jainkoa ikusten ahal, ez dute horrengatik tormenturik jasaten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Sam gizajoarentzat gogorra bazen, nekaturik baitzegoen, Frodorentzat tormentua zen hura, eta berehala amesgaizto bihurtu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 256. orr.

Egunak bezala gauak ere ez dira tormentua besterik zuretzat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

Adorez beteta sentitzen zara, eta ez dago makurtuko zaituen tormenturik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 160. orr.

Oso modu bitxian azaltzen zion zer izan zen Frantziako Iraultza, eta zer izan ziren Inkisizioaren tormentuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.

Beatricek sokaren tormentua jasan behar izan zuen: eskuak atzean lotu eta sokatik esekita denbora luzez egon.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Uharteak eta askatasuna aipu duten bi istorio jaio ziren, eskolako konposizioen tormentuaren ondoren idazteko gogoa piztu zidaten lehenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Asiaren erdialdeko barbaroek gustuko duten tormentu izugarri horietako batek egiten zion mehatxu Mikel Strogoffi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.

Ez ote zeukaten horrela, Irkutskeko kanpamentura iristean tormentu ankerra noziarazteko?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 372. orr.

Gazte hauek bortizki torturatu dituzte, tormentu findu eta ikaragarri ugarirekin...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 95. orr.

Behin, oraindik gogoan dut, ez ezagutze hori -ordurako ia ohituta nengoen- jasanezinezko tormentu bihurtu zitzaidan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Bukaezina ote da pobrearen tormentu estetikoa?  Berria - Kultura   2004-07-03

3 (hitz elkartuetan)

Kapusai zaharkituak eta jipoiak, iltzedun tormentu tresnak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

4 tormentu eman

Savellako kartzelara eraman zituzten, eta, aitormena egiteko konfesore ona baino tortura erabiltzea askoz eraginkorragoa izan denez betidanik, han tormentu emateko agindu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Beste asko ere erre zituzten Valladoliden eta Ozkabarten, tormentu eman ondoren, hau da, ondo torturatu eta gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus