Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topaleku 1 iz elkartze lekua. ik topagune.

Batzokia ez zen jan-edanerako elkarte soila, bere pentsamendua eta ekintzak gizarte osora zabalduko zituen topalekua baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Hamarrak eta hogeita bortzetan nintzen topalekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Gaua zen gure topalekura heldu nintzenerako.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 140. orr.

Jende askoren topaleku denez, istorio asko aditzeko parada izaten dugu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.

Teatroa garrantzi handiko topaleku eta ikuskizuna izan zen XVIII. mendeko goi mailako gizartearentzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Gazteen topaleku, gazteok eredu alternatiboak garatzeko edota gure arazoak borrokatzeko lekuak dira gaztetxeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Zapata-denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 127. orr.

Merkatu horiek, ororen gainetik, merkatarien beren topaleku ziren, eta ez azken eskariak (kontsumozkoak) eta lehen eskaintzak (ekoizpenak) bat egiten zuten lekua, tokiko merkatuen kasuan gertatzen zen bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Feria haiek etenik gabeko merkatua osatzen zuten eta Europako iparraldeko eta hegoaldeko merkatarien topaleku ziren, Italiatik Herbehereetaraino eta Alemaniatik iberiar penintsularaino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Ostatu zahar bat, dena beiratez inguratua, teilatua lastozkoa zuena: Txalupazainen topalekua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

2 irud/hed

Lurralde arriskutsua hauxe, laino guztien topaleku baita, marinelak engainatu eta gero larrutu egiten dituzten jende anker odol-goseen bizitoki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Bestela ere, sektoreko berrikuntza guztien topaleku dira azokak.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Blues eta Jazz musika jaialdiak pasata, Getxo Bizkaiko hiriburua izango da berriro, musikaren alorrean bada ere, mundu osoko folk doinuen topalekua bilakatuta.  Berria - Kultura   2004-08-26

Pirineoz gaindiko Itoitzen aurkako oposizioaren topaleku izatea eta egungo borrokaren eztabaida-informazio gune bihurtzea da besta honen xedea.  Herria   2003-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guztien topaleku (3); topaleku bihurtu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus