Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tolesgabe 1 izond tolesik, amarrurik edo zurikeriarik gabea; gainerakoek beti zuzen eta azpikeriarik gabe jokatzen dutela uste duena. (pertsonez)

Gizaki tolesgabe eta trauskilei ez zaie neketsu izaten seme-alaba anitz izatea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Afaria hasi dela hamar minutu igaro direnean, ordea, haren alaba tolesgabe eta begi zorrotza galderak egiten hasten da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Barrenik gabeko gizon amorala zen, azpisuge ziztrina, iloba tolesgabea lizunkeriaren galbidera bultzatu zuena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.

Andres edozeinekin ezkonduko zatekeen, neska tolesgabe batekin; baina ez zekien non aurkitu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Verne irakurriz irakurzaletu gara bai gure belaunaldia, bai aurrekoak ere; pertsonaia soil, lau, tolesgabe horiek gureak egin dira, gure haurtzaroko oroitzapenetan itsatsi zaizkigu.  Berria - Harian   2005-03-24

· Usoa bezain tolesgabea haiz oraindik, polit hori!...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.

2 (gauzez)

Argi eta garbi esan gabe, adierazi nahi zidan kanbio-letra haiek [...] ez zitzaizkiola iruditzen jostailu erabat tolesgabe eta arriskurik gabeak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Haren janzkera, itxura eta portaera xaloak ziren, sanoak, eta tolesgabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Oinazearen zantzu gogoilunak zeuzkan aurpegi tolesgabean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Xalotasunaren pertsonifikazioa, arima tolesgabe sanoduna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 212. orr.

Begirada tolesgaberik ez dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Zazpi ahalak egiten zituen haien irri tolesgabe bera lortze aldera, baina bekaizkeriak hartua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Egilearen ezbaiak nabari zitezkeen, asmo tolesgabe bezain zientifiko hura pausoz pauso nola sortu zen igar zitekeen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Irizpide asiarrek eta aginpidez eta indarrez jantzitako grinek ezabatu egin dituzte [...] irizpide tolesgabe hauek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Jadanik ez da ia irakurlerik geratzen, hitzaren zentzu tolesgabean, denak baitira, izan ere, kritikarigai.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.

Zenbait gauzari buruz idazteko modu tolesgabe hori, ez zait burutik pasatu ere egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 72. orr.

Ez gaude ohituta gauzen funtzionamendu zitala hain era tolesgabean gure begien aurrean ikusten.  Berria - Kultura   2006-02-04

Zuek onerako argi eta gaitzaren aurrean tolesgabe izatea nahi nuke.  Elizen arteko biblia   Erm 16,19

3 (adizlagun gisa)

Tolesgabe egiten du barre...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.

Utziko didak tolesgabe hitz egiten?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.

Ninik tolesgabe eta xalo agertzeko egiten zuen etengabeko ahaleginak izaera femeninoagoa ematen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Ez dago denotazio soilezkoa den irudirik, errealitate tolesgabe bat tolesgabe irudikatu baizik egiten ez duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

Barkatzeko bizkor, haserretzeko nagi, buruz zorrotz, oroimenez azkar, arrazoitzen zoli, aukera egiten zentzudun eta gauza guztietan tolesgabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

4 tolesgabeko (corpusean toles gabeko) izlag tolesgabea.

Juama Sarasola-k, bere izaite laño eta toles gabekoarekin, aurkeztu zizkigun ordu batez, 15 bat olerkitan, munduan zehar bere piaietan zamatu zirrada, burutazio eta poesiazko irudiak.  Herria   2005-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus