Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tokitxo 1 iz toki txikia edo apala. ik lekutxo.

Plazako ostatuen kanpoko mahai eta kadirak hartuak daude; atzeman dut halere tokitxo bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Astiro-astiro paseoan gindoazela tokitxo polit bat aurkitu genuen, eta atseden hartzera eseri ginen han.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.

Jendetzan zehar barneratu zen, musikariez eta ikuskizunaz gozatzeko tokitxo baten bila.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

Harago, tokitxo karratu batzuk hondar-ontzia eta tintontzia gordetzeko, eta, haien artean, txalupa-formako hutsune bat idazlumarako, lakrerako eta, oro har, gauza luzangetarako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Nola ez naiz ba ados egongo lorategian tokitxo bat gordetzearekin konpostajea prestatzeko?  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Orduan emaiten zuen ezen marmolak ere bere bihotza zuela, eta bihotz hartan bozkarioak ere bere tokitxoa zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

Munduan barrena asko ibiliagatik, Iruñeak lortu du tokitxo bat zure bihotzean, ezta?  Berria - Kirola   2004-01-29

Erakusketan erosi zuen alfonbra pertsiarrari, tokitxo bat egin zien Whittaker andreak beraren etxean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.

Berau ere ilusioz beteta etorria zen Europara, zinemaren munduan tokitxo bat egiteko asmoz ustez "glamour" zerion Parisera, eta, ni bezala, bera ere konturatu zen geroak zer zekarkion ilusio faltsuzko paradisuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere tokitxoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus