Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lekutxo iz leku txikia edo apala. ik tokitxo.
Turistentzako moduko lekutxo batean sartu ginen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 229. orr.
Lekuz kanpo dauden erregetzako pertsonaia hauek beti izan dute lekutxo bat literaturan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.
Ni eroa, bihotzari bere lekutxoa egin diodalako neure eguneroko bizimoduan...! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 113. orr.
Saget andereñoa hain argala zen, ezen beti aurkitzen zuen lekutxoren bat banku batean esertzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.
Zaintza eta jarraipen hartan bere Ertzaintzarentzat lekutxo bat eskatu zuen Atutxak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 145. orr.