Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiradera ireki eta paperez betea zegoela ikusi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.
Ausartuko ote nintzateke tiradera guztiak irekitzera, paper guztiak irakurtzera eta zirrikituak miatzera [...]? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 49. orr.
Mahaitxoaren beheko tiradera zabaldu eta gutunazal handi bat atera nuen elastikoen azpitik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Altzariaren eskuineko lehenengo tiraderatik gutun multzo eta paper sorta bat hartu behar nituen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.
Arasako tiradera hutsik ageri zen haren atzean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.
Idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta gutunazal ireki bat atera zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 40. orr.
Mahai txikiaren aurrean eseri zen; tiradera atera, belaunen gainean jarri, eta hustu egin zuen ardura handiz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Bere idatziak mahaiko tiraderan gordetzen hasi zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.
Apaintze-mahaiko tiraderan sartu zituen bi flaskotxoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Pistola tiraderatik atera eta poltsikoan gorde zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 123. orr.
Apain-mahaiaren tiraderan, mila eta hamar mila woneko billeteak utziak zituen, eta txanponak ere bai. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.
Galtzerdiak eta kuleroak pilatzen diren lehen tiraderan bilatzen duzu kamiseta gorri zaharra. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 68. orr.
Tiraderaren hondoan begiratzeko ideia izan zuen [...]; eta han, otoitz liburuaren eta Ametsen giltzaren artean, bilatzen ari zena aurkitu zuen, ohar guztiz konprometigarriak, paper grisezko zorro soil batek baizik babesten ez zituenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.
Laster konturatu zen tentelkeria zela laurogeita hamabost mila libera komodaren tiraderan lotan uztea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Azken mende laurdeneko grebarik arrakastatsuenari men egin eta planak tiraderan bukatu zuen, baina ez zen denbora askorik igaroko zabor kontratuak legeztatu arte. Berria - Harian 2005-05-07
Tiradera handi bat adierazi zidan: azken asteetako fakturak zeuden han pilatuta. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 52. orr.
Haren ohearen ertzeko tiradera txikian, egunoroko bizitzako ohiko gauzen artean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Hiru tiradera estu zituen behean, eta hiru kristaleko ispilu bat goian. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.
Sekula ez nuen inoren sakelarik ukitu ez tiradera sekreturik bortxatu. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.
Tiradera galduren batean gordeta behar duen argazki zahar bat . Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.
Zenbakidun tiradera errenkada batean, ogi arraspatuak, fina eta larria, ogiztatzeko ogi mamia, intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
gau mahaiko tiradera (3); idazmahaiko tiradera (7); idazmahaiko tiradera batean (3); mahaiko tiradera (6); mahaiko tiradera ireki (4); tiradera bat ireki (5); tiradera bat zabaldu (4); tiradera ireki (16); tiradera ireki zuen (4); tiradera zabaldu (5)
idazmahaiko tiraderan (3); mahaiko tiraderan (6); mahaiko tiraderan gorde (3); tiraderan gorde (6); tiraderan gordetzen (3); tiraderan sartu (4)