Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kajoi (ETCn 302 agerraldi; orobat kaxoi ETCn 1.055 agerraldi; cf tiradera ETCn 2.585 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian tiradera eta kaxoi agertzen dira) 1 iz tiradera. ik kaxoi.

Kajoia ireki eta argazkiak gordetzen dituen sobrea hartu dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 217. orr.

Mahai azpiko kajoi batetik karpeta arrosa bat atera zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Armairutik zira bat eta kajoietatik galtzontzilo bat atera eta maletan sartu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Mahaia inguratu eta kajoi zabaldura joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.

Jeneralak kajoi batean gordetzen zituen argazki zaharrak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Jexuxen kajoian usman ibili eta gero.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 64. orr.

Mesanotxeko kajoi barruan arakatzen hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 81. orr.

2 (elkarrizketetan)

-Sukaldeko kajoiren batean izan behar du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.

-Horiek denak nire agendan zeudek eta agenda, berriz, nire mahaiko lehen kajoian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kajoia ireki (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus