Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tindatu, tinda, tindatzen (297 agerraldi, 101 liburu eta 46 artikulutan; orobat tintatu 14 agerraldi, 8 liburu eta 5 artikulutan) 1 du ad ehun batean edo ilean, koloregai bat edo tindu bat finkatu.

Gorriz tindaturiko ahari-larruzko estaldura.  Elizen arteko biblia   Ir 39,34

Purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak.  Elizen arteko biblia   1 M 4,23

Robresenea deitu etxean egiten zen mendiko lur gorritik okrea, oihalen tindatzeko tindua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Ilea tindatzeko henna erostetik dator emakume pakistandarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

Deitzen zigun mutilak jeansak zeramatzan, eta ilea gorriz tindaturik zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 75. orr.

Ilea mozten eta tindatzen zion emakumea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Nik ilea tindatzeari utzi diot naizen bezalakoa izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.

Bizarra egin gabe, ilea barregarri tindatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 72. orr.

-Bekainak tindatu, eta bibotea moztu baino ez dizu egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

Ile gorriz tindatuak, motz-motzak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Hester Voorhees izeneko emakume argalak adats sarri hennaz tindatua zuen, belarrien parean moztua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Ama sutondoan aurkitu zuen, artile itsas purpuraz tindatua harilkatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

2 (bestelakoetan)

Koloratzaile neutroz tindatzen diren zelulak.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Hil diren pertsonen oinetakoak hartzen ditugu eta garbitu, tindatu eta osagarriren bat jarri ondoren saltzen dira.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 133. orr.

Zoruko baldosak odol lehorrez tindatuta daude.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 19. orr.

Sartzen ari zen eguzkiak gorriz tindatzen zituen kristalak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Zerua erlaitzen, ur-deposituen, teilatu-gailurren eta tximinien atzean arrosaz eta horiz tindatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Espero ezin zitekeena zen hura bezalako emakume segurua bat-batean aurpegia gorriz tindatzeraino asaldatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.

Irriñoak loratu zion berriz aho ingurua, herabe loratu ere, haren bisaia biziaren koloreaz tindatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Igerileku bat agertzen zen, gorriz tindatutako urez beteta, odolaren sinbolo gisa.  Berria - Kultura   2004-01-18

Gorriz tindatu zen zeruertza, eta eguzkia atera zen segidan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 28. orr.

Besoak aurpegiaren aurrean gurutzatuta, hego haize leunak Intxortatik Goikomendirantz bultzatzen zituen hodei arrosaz tindatuei begira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

3 irud/hed

Leherketen azantz ikaragarriak, auzoen aurpegietan tindatu izialdurak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 215. orr.

Argien joko kromatikoak irrealtasunez tindatu du neskaren gorputz biluzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

-Mirari, nahi duzu laguntzea? -eskaini zitzaion, hitzak ezaxolaz tindatzen ahaleginduz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 134. orr.

Ironiak tindatzen zituen haren hitzak-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.

Orain, baina, nire oroitzapenetan Maximilian plaza txukuna oso bestelako sentimenduz dago tindaturik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 24. orr.

Berehala zerua hegazkin beltzez tindatu zela.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.

Odolez tindatutako zorigaiztoko eguna.  Berria - Harian   2006-02-22

4 ipar ik pintatu.

Ohartzen dira kurritzean etxe bati zointan paretan izkiriatua baita Jan Toki eta ikurriña bat tindatua murruan. Eskuz tindatu ingurumenetako potret batzu dira, eta gustatzen zaionari erosketa ere egiten ahalko du.  Herria   2004-01-29

"Pacific Star" izenekoa zen eraikina: zuriz tindatua; marmolezko sartzea; zaindari armatuak eta kontrolak sartzeetan...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Herriko etxeak eskola honetan lanak abiatu zituen 1981ean, garbitzen, emokatzen, xuriz tindatzen eta hola.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.

Teilatua berritua da, selaurua ere, elektrikaz berotzekoak ezarri dituzte, barne guzia eta kanpoa tindatu.  Herria   2001-02-08

5 (era burutua izenondo gisa)

Zetazko oihal tindatuek, kremek eta muselinak isuritako kirats ikaragarri batek buruko mina eragin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

Sekulako jendetza ari zen biltzen han-hemendik Madison Square Garden aldean, gehienak elastiko tindatuak soinean zituztela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Noizean behin bere ile tindatuaren xerlo bat estutzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Muturra okertu zitzaidan, Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua eta bularralde oparoa lehen lerroan ikustean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Foinisak bere ezpain tindatuak ezarri zituen Sextilioren aho biziaren gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Denda txikiari begira geratu zen, purugileak bere atzamar tindatu eta finez tabako-orri hauskorrak nola erabiltzen zituen erreparatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Hemen daukazu nobela, onena izango da, noski, dena berezkoa balitz bezala jokatzea, zuria, beltza, tindatua, behin begiratzen zaio horri, bigarrenean ez zaio begiratzen, hirugarrenean inor ez da konturatu ere egiten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

· Anaia aieneka, manta gorriz tindatuetan bildua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

6 (era burutua izen gisa)

-Hori tindatu batekin konpontzen da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus