Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pipan erretzen ari zen eta armairua zuriz pintatzen ziharduen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.
Militarraren hareharria, garai batean zuriz pintatua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak, bata sarjentua, bertzea jenerala... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.
Atsegina zen gela hura: hormak kolore urdin argi gris-antzeko batez pintaturik, lau aulki, besaulkia eta mahaia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.
Tabernetako iluntasun koipetsuan, maitatzeetako logela gorriz pintatutakoetan, amodioaren edari gozoa dastatzen zutelarik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.
Londreseko parkeetan ohikoak diren zurezko aulki pintatu gabeko bat seinalatu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.
Gero hippie egin zen, eta hiru p pintatzen zituzten horma zurietan: Peace, Pussy, Pot. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.
Gau hartan, beldurrak airean, Gora Euskadi Askatuta pintatu, eta etxera itzuli ginen berehala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.
ETAren izena hasi ginen herriko inguruetan pintatzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.
Talde txiki batzuek erakutsi dute beren protesta arratsaldean, graffitiren bat pintatuz eta barrikadaren bati su emanez. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 137. orr.
Ezpainak pintatzen ditu; hogeita bat urte ditu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.
Aho parean paratu dizkit patetikoki pintaturiko azkazalak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.
Urrutiko gizonei mezulariak bidali zizkieten, etortzeko esanez; eta haiek etorri ondoren, bainatu, begiak pintatu eta beren burua bitxiz apaindu zuten. Elizen arteko biblia Ez 23,40
Aurpegia, gainera, pintatua zuen, ohi zuen baino nabariago. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 164. orr.
· da ad Gero eta gutxiago pintatzen zarela iruditzen zaio Andrési, gero eta koloregabeago zaudela. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.
Armairu pintatua hain zen zuria, sukaldeko gainerako guztiak hori eta zikin zirudien. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 222. orr.
Lebigre kartetan ari zen bezero batekin, piquet-ean, burdina pintatuzko mahaietako batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Kolore hori leuneko paper pintatuak, solairua estaltzen zuen espartzuzko alfonbrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Paper pintatuaren gris lausoaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
Argia ezarian aienatu da eta ilunpeak bere baitara bildu ditu irudi pintatuak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 79. orr.
Emakumeek ez dakitela idazten, ez dakitela pintatzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.
Karol Schulzek lortzen zizkion paper zuri gatz-usainekoetan pintatzen zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.
Balio gutxiko olio postinpresionistak pintatzen zituen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 79. orr.
Rossetti-k bai, jakin zuen Jane Morris pintatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.
Jendea pintatzen zuen, heriotzaren itzala gainean arrastaka, gorputz bainoago gorpu baitziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.
Ez diat erreka zulo hori nik nahi bezala pintatzen asmatzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.
Hormetan margolan berdinak beti, olioz pintatuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Hauerrek pastelaz pintatu zuen Charlotte, olioz egiteko astirik ezean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Pintoreak beti biluzik pintatzen zuen andrea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.
Tentetnikovek harriturik ikusten zuen nola sortzen zen ezein margolarik ezin pinta zezakeen emakume haren potreta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.
Ez dakit izanen den euskal literatura guzian hegaztirik, Pedro Mari Otañok pintatu zigun txepetx hura baino ederkiago pintatutakorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.
Luze hitz egin beharko genuke hiriko damei buruz, eta, esan ohi denez, kolore biziz pintatu haien ezaugarri moralen koadroa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
Bistan denez, paletan kolore gehiago eta biziagoak dituen beste norbaiten esku utzi beharko dugu hiriko damen izaera pintatzeko lana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.
India harrigarria pintatu dut. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 9. orr.
Zuhaitz baten pintatzea hitzen bitartez, adibidez. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Hau da gure beldurrak pintatzen duen koadroa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Eta hango ilunpean isilik geratu zen Juan Bautistak igeltsuzko irudi pintatu gabea ematen zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 77. orr.
Donostiako gazte batek zer pintatzen zuen Marokon? Txillardegi «Putzu», 1999 - 60. orr.
Zoaz zu, nik ez dut ezer pintatzen han. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.
-Tira, baina oraindik ez didak esplikatu zer pintatzen duen Marujak hor. «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.
Urtetan aurrera samartutako emakume bat jaitsi zen, neskatxa baten moduan jantzita eta aurpegia pinta-pinta eginda, larruzko beroki bat gainean zuela. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Xole eta Anamari ixpiluaren aurrean apain apain orraztu, ezpainak pinta pinta egin eta, abiatu dira herri aldera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Kamionetaren kabinara itzuli zen aurpegia karmin orbanez beteta eta ahoa karminez pinta-pinta eginda zuen neska batekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.
Itsasontzi polita zen, garbitu berria, pintatu berria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.
Kanpoko itxura ez diote aldatu tenpluari, pintatu berria badago ere. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Ezpainak gorriz pintatu berriak zituen Arianek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.
Saihetsean den hondartzan, pintatu berriak diren batteliku kriketak, egur batzuen gainean garbiki eta ordenatuki ezarriak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 156. orr.
Horma zuri pintatu berrian pintada hauxe ageri zen, sarrera ondo-ondoan: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.
Haize-zirimola etengabeek belar ebaki berriaren usaina eraman, eta ontzi pintatu berriei berehala itsasten zaien kresalarena zekarten ordainetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.
ezpainak pintatu (3); koadroa pintatu (4); paper pintatu (3); pintatu berria (3); pintatu berriak (3)
gorriz pintatuak (3)
gorriz pintatutako (5); pintatutako laurdena erakusten (4)
pintatzeari utzi (5)
ez dakite pintatzen (3); gorriz pintatzen (3); jendea pintatzen zuen (4); kaperako freskoa pintatzen (3)