Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

testu (orobat testo g.er., texto g.er. eta textu g.er.) 1 iz idazlan bat osatzen duten hitzak edo esaldiak.

Testu horren 10. artikuluaren harian indargabeturik geratu ziren lurraldeetako arau mota guztiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Josep Pique PPCko presidenteak testuko hainbat punturekin ados zegoela esan zuen.  Berria - Harian   2006-01-24

Teognisen testuan Homero, Hesiodo, Solon, Mimnermo, Tirteo, Pindaro eta Arkilokoren aipu ezagunak aurkitu dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Aristotelesek semeari idatzitako testu honetan greziar garaiko sistema politiko eta moralaren ezaugarri nagusiak atzeman ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 214. orr.

Liburuena edo, hobeto esateko, testuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

Testuak dioena testua bera da, hitzen ispiluan islatuko balitz bezala.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 243. orr.

Eraiki behar duen testuko koherentzia eta edertasuna ditu artistak legedi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Porrota dute zigor testua bera baino luzeagoak diren itzulingurukako ahaleginek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Aipuak testuaren edukiarekin eta erritmoarekin bat etortzeak asko errazten du horren irakurketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Haren hitzak ebakineko testua baino argigarriagoak gertatzen hasiak zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

Testuen erredakzio-prozesua ezberdina izan zen, kasuen arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Pentsatu ere egin nuen Eugeniari bidalitako testuaren inguruan nobela bat idaztea bazegoela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 167. orr.

Testuaren mamia nahasketa handi bat da: kristautasuna, taoismoa, naturismoa, kidetasun kastrensea, Kung-Fu telesaileko esaldiak... dena sartzen da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.

Testuen interpretazio subjetiboa.  Berria - Harian   2005-12-06

Pablo Valdesen testuko pertsonaia nagusiak mojak dira.  Berria - Kultura   2006-01-31

Administrazioan gehien erabiltzen diren testuen bertsio elebidunak.  Berria - Harian   2005-09-23

Testu haiek eragindako gogoetez ari ziren Xankapo eta Xereal.     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Hori da, hain zuzen, palinpsestoen grazia: testu bakarra ageri den lekuan bi testu izatea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Donostiari buruzko testu batzuk euskaratzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Testuz kanpoko zer horiek guztiak "testuingurua" deritzon zakuan sartu ohi dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.

Testuz kanpoko alderdiok gutxiestea [...] bat-bateko bertsogintzaren izatea bera ukatzea da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 143. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Testu hoberenak aukeratu (zure gaiari gehien lotzen zaizkionak, garbienak direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Globalizazioaren aurkako testu laburra osatu du hemengo lan-talde batek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 290. orr.

Kontua da testu xehea eta ikusiezina berrezartzea, idatzitako lerroetako irriztoak zeharkatu eta noizbehinka astintzen dituena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

Hala ere, testu zaharren amaraunetan arakatzeak baino gehiago kilikatzen ninduen ordurako testu berrien sorkuntzak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Leibnizen aipatu bi testu laburtxoak oso egokiak dira haren funtsezko filosofia dinamikoaz jabetzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.

Esaldi hori testu budista edo hinduista batetik aterea ere izan liteke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.

Testu pitagoriko peto-petoa zen, dudarik gabe, eta zentzu bikoitzez irakurri beharrekoa, noski, sinboloz eta enigmaz josita zegoen eta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Testu korapilatsua da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Garrantzizkoa da aipuak dioena zuk testu nagusian esanda ez izatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

Jatorrizko testuan egileak ez du espresuki Axitako gaztelua aipatzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 195. orr.

Normalki, erreferentziazko testu guztiak oso ezagunak izan ohi dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.

Ariketa berezi batetara helduak ginen: prosazko testu bat itzuli, ulertzeko, eta latinezko neurtizkerean ezarri, zeinek eginen zituen lerro gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 52. orr.

Eraketa diskurtsibo bat ez da, beraz, testu ideiala, jarraitua eta samurra.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Benetakotasuna: ez dezala irakurleak sentitu testu prefabrikatu baten aurrean dagoela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

Testu zientifikoak, testu filosofikoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Morsezko testu bat irakurtzen edo izkiriatzen ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Debozioko testu sakratuak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

Aurrekontu Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 29-2 artikuluan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik testual.

Testu analisia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Erreferentzien joko hau ez da homologoa matematika-tratatu batez dihardugunean edo testu-iruzkin batez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Zenbat eta inguru-testua trinkoago, orduan eta testu-lan gutxiago beharko du bertsolariak entzuleengan emozioa pizteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Hona hemen testu-eraldaketarako proposatzen zituzten prozeduretako batzuk: [...].  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.

Azken testu-sailok geroagoko borroken gogortasuna islatzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

Testu hautapena, sarrera eta itzulpena: Xabier Insausti, Marijose Telletxea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Testu bilduma amaigabea para genezake hemen, baina adibide batekin konformatuko gara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

1244ko testu-bilketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Beste batzuek minutu erdi behar izaten dute, baina hori bai, lehen haiek egun osoan ere lortuko ez luketen testu-maila lortuko dute.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 90. orr.

Komeni da lehenengo irakurketak beti erreferentziazko testuak izatea (testu-liburuak, entziklopedietako sarrerak, [...]).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.

Hizkuntza lantzeko testu-liburuetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.

Ez dakigu zehatz zer zegoen Kreszentziok jasotako testu-multzoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Hiru sinoptikoetatik hartutako testu-zatiak elkartzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

Ikaragarriak dira batzuetan letrek sorturiko zenbakiak: 5.800.000 testu hitz, 310 obra, 125.987 sarrera, 14.028 orrialde. Testu tratamendurako programa libreak dauzkagu.  Berria - Harian   2005-05-04

Batzuk boligrafoz, beste batzuk makinaz; hainbat testu-prozesadorez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

Orain arte Microsoften testu prozesagailua eta kalkulu orria erabili dituzte horiek egiteko.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Hain zuzen ere testu-lapurreta zelako erromantikoek aldarrikaturiko orijinaltasunaren etsai bortitzena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Itzultzailea: Koro Navarro (Rosetta Testu Zerbitzuak).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Testuak hiru aitzin-testu baditu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 49. orr.

Hara non literatur-testu baten usaina zuen zerbaitekin topo egin zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Testu genero bat ari da sekulako indarra hartzen: ahozko narrazio testua.  Berria - Harian   2005-12-18

Ez dela poesia-testu bat, ez dela kodetutako mezua, ezta drogak hartuta dagoen baten hitza ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

Bazegoen fraide bat, komentuko apalena, sasoiko jakituria-testuak sekula ikasi ez zituena.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.

Zein bere Eskritura-testuari darraiola.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Liturgi testuak pasabide bat aipatzen du hemen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Adituek gai zehatzei buruzko sarrera-testuak landu dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Ez da, ez, lege-testu lehorra, baina ezta gogoeta espiritual soila ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Testua bere testuinguruan: inguru-testua eta egoera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

Aldi batzuetan (frankismoan, esaterako), oso inguru-testu trinkoan, homogeneoan kantatzen dute bertsolariek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Frantziskotar familietan aszesi-testu eta espiritu-eraikuntzarako orientabide bezala irakurri izan dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Liburua oinarri-oinarrizko kontzeptuekin hasiko dugu -eskola-testu kutsua ere izango dute hasierako orriek, apika-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

6 irud/hed

Mutazioa bat gertatzea zera da: nola edo halako aldaketa izatea informazio genetikoan, hots, testu genetikoa osatzen duen base-katean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

7 filologian, ikergaitzat hartzen den hitz edo esaldi multzoa, eskuarki idatzia.

Itzulpenerako erabilitako testu kritikoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Testu zaharrak ikertzetik oraindik ikas daiteke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Gorde diren testu arkaikoen autoritatea ez dagoelako guztiz zehazturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Behin testua eraikitakoan, axola gutxi idazlearen zantzuak; ez du garrantzi gogobetekorik bertsolari apal hura nor zen jakiteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Egon da, orobat, testu homerikoen azpian garai desberdinetako pasarte eta elementuak bereizten ahalegindu dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Eztabaida eta ezadostasuna izugarri luzatzen dira testu epiko ugariri dagokienez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

8 testu-artekotasun ik testuartekotasun.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bere testu (10); egindako testu (6); euskal testu (8); euskarazko testu (9); idatzitako testu (18); idatzitako testu bat (8); inguru testu (7); jatorrizko testu (6); lege testu (12); literatur testu (7); oinarrizko testu (5)

testu alternatibo (9); testu asko (5); testu askotan (6); testu bakar (7); testu bakarra (6); testu bana (7); testu bat irakurri (6); testu bateratua (5); testu bera (11); testu berri (7); testu berria (9); testu berriak (8); testu guztiak (18); testu idatzia (5); testu labur (11); testu laburra (5); testu laburren (5); testu liburu (6); testu liburuak (14); testu liburuen (5); testu luze (9); testu luze bat (7); testu mota (6); testu oso (6); testu osoa (13); testu zaharren (6)

adostutako testua (5); behin betiko testua (9); bere testua (5); euskarazko testua (6); hitzartutako testua (6); idatzitako testua (8); inguru testua (9); jatorrizko testua (32); konstituzioaren testua (12); lazarragaren testua (6); negrita testua (8); nire testua (6); oinarrizko testua (5); onartutako testua (16); saren testua (8); saren testua osoko (6)

testua arrazoi (19); testua bera (13); testua beste barre (19); testua erantzun (19); testua erantzun zion (19); testua idatzi (5); testua irakurri (13); testua onartu (14); testua onartzea (5); testua onartzeko (8); testua onartzen (5)

aurkeztutako testuak (7); behin betiko testuak (6); erreferentziazko testuak (5); euskal testuak (7); idatzitako testuak (18); jatorrizko testuak (7); legebiltzarrak onartutako testuak (6); nire testuak (6); onartutako testuak (22)

testuak berak (5); testuak bildu (6); testuak irakurtzen (7); testuak izan (5); testuak jasotzen (10)

aurkeztutako testuan (6); bere testuan (5); jatorrizko testuan (9); legearen testuan (5); testuan bertan (6); testuan zehar (12)

inguru testuaren (9); jatorrizko testuaren (14); onartutako testuaren (7); testuaren alde (5); testuaren arabera (22); testuaren aurka (6); testuaren bidez (5); testuaren edukia (7); testuaren garrantzia (5)

jatorrizko testuari (9); onartutako testuari (5); testuari baietz (5); testuari sostengua eman (5); testuari zuzenketak (7)

antzerki testuen (7); lege testuen (5); testuen bidez (5)

bere testuetan (6)

testuz kanpoko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus