Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tenplu (orobat tenplo) 1 iz elizkizunetarako edo jainko bati gurtza egiteko prestaturiko eraikin publikoa. ik jauretxe 3; eliza; pagoda.

Leku horretan santutegiak jarri zituzten beren jainko hilezkorrentzat, eta tenpluak eraikitzen hasi ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Jainko guztiei ez baitzaizkie denei estilo bereko tenpluak egin behar.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.

Gainerako jainko guztien tenpluak egiteko ere leku egokiak bilatu behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean, baina bere asmoak aldatu eta material horrekin tenplu joniarra altxa zuen Bako jainkoaren izenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Aberatsek jauregiak eta tenpluak eraiki zituzten Shiva jainkoaren ohoretan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Tenplu bat eraiki zion Venusi, eta mila emagaldu sagaratu zituzten bertan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

Tenpluko atarian hil zuten, aldarearen oinean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.

Ezin dezake tenplu batek konposizio egokia izan proportziorik eta erlaziorik gordetzen ez badu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Egunoro aritzen zen tenpluan irakasten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Tenpluen eta elizgizonen aberastasunek zirrara handia egiten digute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Tenpluak greziar jainko-jainkosei eskainita daude.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Tenplu hori arratoiei eskainia da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 24. orr.

Ez dakit noiz hasi zen Mundu Sakratuko Tenpluaren kontu horrekin, baina ez da eliza arrunt bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

2 (izenondoekin)

Meskitetan, sinagogetan edota tenplu ortodoxoetan ere badu tokia Respeto-k.  Berria - Kultura   2006-01-03

Ohikoak dira tenplu hinduen edo mezkiten kontrako erasoak.  Berria - Mundua   2006-03-10

Bazekien Hare Krishnakoen tenplu nagusian egona zela ("etxe gorri handi bat, Brooklyngo Henry Streeteko 439an dagoena").  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Tenplu eder bat ere badago, Poseidon jainkoari eskainia.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Premia larri batek bultzatuta, tenplu bitxi hartan sartu eta, astiro-astiro, zutabe erraldoi haien artetik ibiltzen hasi nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Tenplu sakratuak eraikitzeko arauei eta leku horien proportzioei buruzko kalkuluak hirugarren eta laugarren liburuetan emango ditut. The Circus izenak dioen bezala, zirkulu bat da, eta erromatarren tenplu biribiletan oinarrituta dago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Egiten dira tenplu zirkularrak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Tenplu greziarraren irudi idealean gauzatzen zen arkitektura dintelduaren kodifikatzaile handia izan zen Vitruvio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.

Etxera aurretik, Sorbonne aurrean geratu eta tenplu greziar bati bezala begiratu zion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Tenplu dipteroak zortzina koloma ditu aurrean eta atzean, baina bi koloma-ilara ditu santutegiaren inguru guztian; honelakoa da Kirinoko tenplu doriarra, eta Efesoko Dianaren tenplu joniarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean, baina bere asmoak aldatu eta material horrekin tenplu joniarra altxa zuen Bako jainkoaren izenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Presidentea tenplu budista batera zihoan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.

Mundu galanteko tenplu zerutarrei eta izar distiratsuz jositako eterrari begira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

Zeruko tenplu trumoilariak eror ez daitezen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.

Tenplu Nagusia New Yorkeko hiri santuan du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 258. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai batez idazki sakratuak azaltzen eta tenplu-zeremoniak egiten zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

Bere hiriak (suntsitu gabe) bertan behera utzi eta, berrogeita hamar edo ehun milia harantzago, oihan beti ere berdinean, beste tenplu-hiri erabat berri bat eraikitzearren ospa egiten duen herri bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.

Kolomen ordez, adibidez, kanabera luzeak jartzen dira, frontoien ordez panelak hosto kiribil eta bolutekin, eta baita argimutilak ere, gainean tenplu-irudiak eusten dituztela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.

Tenpluen antolaketaz aritu nintzen, eta tenplu-mota desberdinak aipatu nituen, alegia, zenbat diseinu-estilo dauden eta horietako bakoitzari zein xehetasun dagokion.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Tenplu-tipo nagusiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Rhind papiroa atera zuen handik; XIX. mendean Ramses II.aren hil-tenpluan, Tebasen, aurkitutako bilkariaren faksimile bikaina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Ez dago ezer gozoagorik jakintsuen doktrinak ondo eraikitako goi tenplu nareetan bizitzea baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.

5 irud/hed

-Kopernikok tenplu ezin ederragotzat zian unibertsoa, eguzkiaren lanparak argitua, eta arrazoin zian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Cogito, edo arrazoia dut existentziaren tenplu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Ez al dakizue zuen gorputza Espiritu Santuaren tenplu dela?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Denok batera haren tenplu gara eta gutariko bakoitza ere banan-banan haren tenpluak gara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 352. orr.

-Ustelkeriaren tenplua suntsi dezagun!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Ospetsu bihurtzeko, eta zientziaren tenplu modernoetan jarduteko eskubidea lortzeko?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Eskolapiori, Osasunari eta honelako beste jainkoei eskainitako tenpluak egiten badira, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Batzuetan, bost izarreko ostatu handiosa izan, elkarte gastronomiko umila izan, elikagaien tenplu horietan diharduen apaiz "profesionala" da eraldatzailea [...]; besteetan, militante amateur hutsa izaten da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

Tabernetako komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu, eta itsu-itsuan sinesten han dagoena kristoren gorputz kimikoa dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

6 Jerusalemgo tenplua.

Horregatik, bertan eraiki eta sagaratu zuten tenplua, Jainkoaren bizilekua, hurrengo belaunaldi guztietarako.  Elizen arteko biblia   Tb 1,4

Jesus tenplutik ateratzean, bere ikasleetako batek esan zion: -Maisu, begira nolako harriak eta nolako eraikinak!  Elizen arteko biblia   Mk 13,1

Harri handi eta aukeratuak ebakitzeko agindu zuen erregeak, tenpluaren oinarritarako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,31

Goizeko gorazarrea tenpluan.  Elizen arteko biblia   Sal 135,1 tit

Jainko-herriaren gorespena, tenplura sartzean.  Elizen arteko biblia   Sal 100,1 tit

Jesus tenpluan dago, eta eskriba eta farisauek andre bat dakarkiote adulterioan erori dena.  Herria   2005-02-17

Ez al duzue Liburu Santuetan irakurri apaizek tenpluan larunbatero atseden-legea hausten dutela, horregatik errudun izan gabe?  Elizen arteko biblia   Mt 12,5

Juduen kalendarioan Tenpluaren eskaintza eguna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

Tenpluko hondakinen gain deitorea.  Elizen arteko biblia   Sal 74,1 tit

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere tenplu (4); beste tenplu (4); dianaren tenplu (4); eraiki dizudan tenplu (6)

tenplu aurrean (4); tenplu barruan (6); tenplu joniarra (3); tenplu joniarrari buruz (3); tenplu sakratuak (3); tenplu sakratuen (3); tenplu santua (4); tenplu santuan (4)

urrezko tenplu (3); zure tenplu (8); zure tenplu santua (3)

dianaren tenplua (3); jainkoaren tenplua (9); jaunaren tenplua (7); jerusalemgo tenplua (3); tenplua betetzen (4); tenplua eraiki (7); tenplua eraikitzeko (18); tenplua eraikitzeko asmoa (4); tenplua eraikitzen (4); tenplua eta aldarea (3); tenplua garbitu (3); tenplua ireki (4); tenplua profanatu (3); tenplua suntsitua izango (3)

tenpluak egiten (3)

jainkoaren tenpluan (4); jaunaren tenpluan (4); jesus tenpluan (4)

tenpluan aurkitu (3); tenpluan bertan (3); tenpluan egon (3); tenpluan irakasten (9); tenpluan irakasten ari (3); tenpluan sartu (6); tenpluan sartzeko (3)

tenpluaren aurrealdean (3); tenpluaren aurrean (5); tenpluaren ekialdeko (3); tenpluaren eraikuntza (6); tenpluaren eskuinaldean (3); tenpluaren garbikuntza (6); tenpluaren inguru guztian (4); tenpluaren inguruan (3); tenpluaren kontra (3); tenpluaren zabalera bera (3); zure tenpluaren maiteminak (3)

tenpluko altxortegira (3); tenpluko arduradun (3); tenpluko atarian (4); tenpluko ate (8); tenpluko ateak (6); tenpluko hondaketak (5); tenpluko horma (3); tenpluko hormak (3); tenpluko laguntzaileak (9); tenpluko ontziak (3); tenpluko sala (5); tenpluko sarrerara (3); tenpluko tresnak (5)

tenplura eraman (5); tenplura joan (10); tenplura joan zen (6); tenplura sartu (3); tenplura sartzen (3)

tenplurako zerga (3)

jerusalemgo tenplutik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus