Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauretxe 1 iz jauregia.

Elizaren aldameneko "Kondenea" jauretxeak, esate baterako ez luke parekorik izango Donostia osoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Jauretxe zaharrek itxita zeuzkaten beren ate handiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Bazeuden eskualde hartan beste lauzpabost jauretxe dotore, ez askoz gehiago, hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan nabarmen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Itxura negargarria zuen jauretxe eder hark.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Ezenarro familiaren jauretxearen ondoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.

Ulibarritarren jauretxe horretaz luzaz behar nuke mintzatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Aita Azpilkuetako jauretxetik zetorren, hortik ere haren izena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Oso ondo imajinatzen zuen Malfoy jauretxe handi batean harropuztuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 31. orr.

Izbetatik jauretxerainoko tarte guztia lantegiz josirik ageri zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

Teilatu garaiko jauretxe zaharraren aurreko patioan sartu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

3 tenplua.

Jainko-tenploa eta jauretxea ezin da izan giza-eskuek egina, antolatua eta itxuratua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Lehenengoa, Jainkoa zerbitzatzea jauretxean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.

Hantxe eraiki zen ermita, gero basilika ederra izango zena, eta urtero-urtero, makina bat litro ur bedeinkatu izan deneko jauretxe ederra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Filistearren artera mezulariak bidali zituzten, idoloen jauretxeetan herriari berri ematera.  Elizen arteko biblia   1 Kro 10,9

Berit jainkoaren jauretxe azpiko kriptan gorde ziren.  Elizen arteko biblia   Epa 9,46

Egun batez, bere jainko Nisrok-en jauretxean ahozpeztua zegoelarik [...] bere semeek ezpataz jo eta hil egin zuten.      - 2. orr.

Jauretxea eraiki zion Baali Samarian eta aldarea ezarri bertan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,32

Jerusalemgo jauretxe handi ederrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

4 irud/hed

Unibertsitateak ez dira ezagutzaren jauretxeak izango, eskaintzen diren lanpostuetarako irtenbideak emango dituzten erakundeak baizik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus