Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

setatu, seta(tu), setatzen da ad uste, iritzi edo asmo bati gogor eta amore eman gabe eutsi; setan gogortu. ik tematu.

Eta aita setatzen zenean, ez zegoen zereginik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Gazte askok ikasi nahi zuela aerodromoan, baina gehien setatzen zirenak baizik ez zituztela hartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Nire ezagun bat setatu zen, zu bezala, ohore handirik egiten ez zion emakume batekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.

Zergatik setatzen zara kontu horri jirabiraka. haiek indarrez erreskatatzeko asmoan setaturik jarraitzen du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.

Zer, andereño, niri erantzuteko ukoan setatua zara oraino!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.

Ezetz eta ezetz, berean setatu zitzaidan irakasle anderea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.

Hain segur ere sinetsiko haut, horretan setaturik bahago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 478. orr.

Horretan setatzen bahaiz, merezient izanen haiz gertatuko zaianaren.     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Aitarengatik hasi nintzen, aita baitzen arriskutsuena harroxko jartzen bazen eta ezezkoan setatzen bazen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Nolanahi ere uste dut, guretzat, edukitzerik ez dagoen arrazoi bat edukitzen setatzea baino inportanteagoa, soluzioa lortzea dela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 94. orr.

Hartan setatzen da, arnasari arnas, harik eta irentsitako keak arnasa laburtzen dion eta hats-neketan itotzen duen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Durant jauna adeitsuki setatu zitzaion Roseri diru hura ematen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

-Durruti bera ez al zaik nahikoa gora iruditzen? -setatu nintzaion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

-Hor bazegok zerbait, erakarmen ezkutu bat, ez didak ukatuko -setatu zen Xereal.     «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

Jabetzen naizela nire arreta liburu gutxi batzuetan setatzeak ez diola onik egiten ez nire buruari ez nire espirituari...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 202. orr.

Russell setatuta zegoen: filmean Hynkelen pertsonaiari background moduko bat, hitzaurre bat erantsi behar zitzaiola uste zuen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus