Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknologiko 1 izond teknologiarena, teknologiari dagokiona. ik teknologia 3.

Egia da jakintza beste gune batzuetan "sor" daitekeela: laborategi pribatu batean, adibidez, edo gune teknologiko batean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Gaiker zentroak suaren laborategi berria ipini du Zamudioko eremu teknologikoko egoitzan.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Garbi daukat Leioako campusa Parke Teknologikoa balitz, metroa bertaraino iritsiko litzatekeela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.

Caltech-en, Kaliforniako Institutu Teknologikoan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.

Gailu teknologiko zehatzen eraketa-prozesuan parte hartuko luketen aktore sozialen interes eta harremanetatik abiatuta, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Egun hauetan 35 urte beteko dira gaur egun Internet esaten diogunaren oinarri teknologikoak ezartzen hasi zenetik.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Txinak industria teknologiko handia du, oso prezio merkean.  Berria - Mundua   2006-04-21

Horregatik guztiagatik, langabezia teknologikoaren auzian zentratzea zentzugabea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.

Asmakuntza teknologikoak jendearen alde ez erabiltzeko askatasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Giza izaeraren erreakzio garaikideek nabarmen uzten zuten, giza mailan, mugapen praktikoak egon zitezkeela gaitasun teknologikoaren termino abstraktuetan ia mugagabea izan zitekeen produktibitatearentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Eduki teknologiko eta produktibitate handiko sektoreetara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Informazio-gizarteko aurrerapen teknologikoek abantaila handiak ekarriko diruzte.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 185. orr.

Determinismo teknologikoaren ikuspegiaren arabera, garapen teknologikoa gizartearekiko autonomo da, nahiz eta garapen horrek era berean gizarte-aldaketak eragiten dituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Determinismo teknologikoaren eztabaidan sartu gabe, ezin uka egungo berrikuntza teknologikoen ondorioak agerikoak izan direla maila ekonomiko orokorrean ez ezik, baita enpresa munduan ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Gizarte teknologikoko familia ereduan indar fisikoa ez da beharrezkoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 290. orr.

Izan zitekeen egia Terrence-k xarmarik ez edukitzea, baina super-heroi teknologiko bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Handik hona, ikusia naiz egunkariko tailerrak jendez husten eta sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Gaur egun bizi dugun zorabio teknologiko honen mugak antzematen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Behatoki ekonomiko-teknologikoak sustatu.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Gizartea onartzeko prest dagoen aurrerakuntza zientifiko-teknologikoaren neurria ezartzen du erregulazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Arrisku zientifiko-teknologikoaren fenomenoari eta, modu orokorragoan, zientzia-teknologia-gizartea-izadia harremanei buruzko zenbait lanen egilea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus