Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknologia (orobat teknolojia g.er.) 1 iz tekniken, lanabesen eta makinen ikerketa; zientzien aplikazioa industrian; aplikatze hori zuzentzen duten metodoak eta jarduerak. ik teknika 6.

"Zientzia, Teknologia, Gizartea" esparruan aditua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Zientzia eta teknologia sozialki eratutako errealitateak direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Zientziak eta teknologiak gizartearekin duten harremana aztertzeko metodologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Horretan ere, teknologiak izadia imitatzen duela ikusten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Hala eta guztiz ere, zientzia eta teknologia ez dira gauza bera; desberdinak dira bakoitzaren interesak, bakoitzaren funtzionamendu-arauak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

Medikuntza teknologia bat izango da, baina ingeniariak enplegatzen dituzten beste teknologia edo industrien antzik ez du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.

Hitza ere teknologia bat da, seguruenik sua bezain garrantzitsua gizateriaren iraupenerako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

Politikan zatiturik eta teknologian atzeraturik, herri germanofonoen lorpen artistikoak eta intelektualak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Hori bai izan zela teknologiak eragindako bizimodu aldaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

Giza gorputzaren teknologiari buruzkoa da liburu hau.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Inprentaren teknologiak liburua du ikur nagusi, eta euskarazko lehen liburuan argi eta garbi ageri da bere garaiko teknologia harengandik zer espero zuen Beñat Etxeparek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Uraren Teknologiak saileko burua.  Berria - Gaiak   2004-04-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Teknologia handiko industrien babesa zilegi bihurtzen duen argudio garrantzitsu bat da, izan ere, berrikuntzaren kostua aski handia izan daitekeela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Teknologia berriek aukera berriak eskaintzen dituzte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Teknologia aurreraturik gabe ere berdin-berdina izaten da berriaren aurreko ustekabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 11. orr.

Zientziak bere aurrerabiderako baliatzen dituen ereduak garaian garaiko teknologia modernoan oinarritu ohi dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Teknologia oso zaharkituak erabiltzen ditu, ordea, oso kutsatzaileak eta baliabide fisiko ugari agortzen dituenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

Teknologia garbiagoak garatzen direlako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.

Teknologia hutsak ez du ezertarako balio.  Berria - Harian   2005-11-11

Teknologia mekanizatuak bazter utzia zuen orain gizarte- eta ekonomi testuinguru hura, non famili ugalkortasunaren gurtzak zentzu ekonomiko eta soziala izan baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Teknologia digitala mundu harmonikoagoa lortzeko bide dugu, mundu hori sortaraz dezakeen indar naturala baita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.

Gaurko teknologia silizioan oinarritzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 72. orr.

Dokumentu historikoak egungo teknologiekin tartekatzen dira, eta ordenagailuak baliatuz erakundearen artxiboetara jo dezake bisitariak.  Berria - Kultura   2004-02-04

Oliba olioa erraz ekoizten da, ingeniaritza genetikoaz haratago, puntako teknologiaren premiarik gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Nazkatuta zegoen punta-puntako teknologiaren emaitza hotz eta monotonoaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Gaur egungo teknologia berriek irakurketa pluralak bideratzeko eta sustatzeko aukerak eskaintzen dituzte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 410. orr.

Azken orduko teknologia izango dugu eskura.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Nanofotonikorako Zentroan ADSLa baino mila aldiz azkarragoa den Interneterako konexio bat diseinatu dute.  Berria - Gaiak   2004-01-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat teknologi) ik teknologiko.

Teknologia-maila altuko sektoreetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Argi utzi behar da hori: finantza globalizazioa ez dela hutsetik sortu; areago, ez dutela teknologia aurrerapenek sortu, erabaki politikoen ondorio izan dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

Herren dago gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Gehien aipatzen diren teknologia-aldaketa iraultzailearen adibide dira lurrin makinak eta argindarrak sortutakoa, aldaketa erabatekoak horiek ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.

Munduan egin diren gerra guztietako luzeena, setatiena, hildako gehien eragin zituena eta teknologi berrikuntzetan emankorrena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

Estatuak nazioarteko zuzeneko inbertsioentzat egokia izango den giroa sortzen ahalegintzen dira, aldi berean teknologia transferentziak gehitzen saiatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Informazio teknologien gizartean buru belarri murgildurik gaude, eta gizakiaren historian zehar gertatu den teknologia iraultza sakonena bizi omen dugu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Unibertsitateek txertatuta egon beharko lukete Euskal Zientzia eta Teknologia Sisteman.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

1965. urtean, ARPAk Berkeleyko eta Massachussetseko Teknologia Institutua konektatzea lortu zituen, telefono hariak baliatuta.  Berria - Gaiak   2004-09-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gorputzaren mekanismo gehienen konplexutasun handiak ia gainditu ezineko arazoak sortzen ditu, giza teknologiaren baliabide guztiak erabilita ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 254. orr.

Aldatuk sare bat osatua du mintegiko bereko eta inguruko dotzena bat enpresekin, komunikazio teknologiak menperatzeko.  Herria   2003-07-24

Ematen zuen industri teknologiak ezarritako arauketak enpresa pribatuaren industriaurreko espirituari bizia kenduko ziola; eta aukera honek beste arazo bat sortzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

Zientzia eta teknologia sozialki eratutako errealitateak direla erakutsi ostean, zuzenzuzenean zientzia-teknologiaren erregulazioaren (kontrol publikoaren) arazoari helduko diogu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Ingurumen teknologiak garapen bidean dauden herrialdeen eskura jarri behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrikuntza eta teknologia (4)

egungo teknologia (4); georgiako teknologia institutuko (3); goi mailako teknologia (4); horretarako teknologia (3)

ikerketa eta teknologia (5); industria eta teknologia (3); informazio teknologia (4); internet eta teknologia (3); kaliforniako teknologia institutuko (4); komunikapen teknologia (4); komunikazio teknologia (3); komunikazioaren teknologia (4); massachussetseko teknologia institutuko (3); nazioarteko teknologia nuklearra (3)

punta puntako teknologia (5); puntako teknologia (16)

teknologia aldaketa (3); teknologia alorrean (4); teknologia baliatuz (3); teknologia berri (30); teknologia berri bat (4); teknologia berria (5); teknologia berriak (125); teknologia berriak baliatuta (3); teknologia berriak erabili (5); teknologia berriak erabiliz (3); teknologia berriak erabiltzen (6); teknologia berriei (17); teknologia berriei esker (7); teknologia berriek (56); teknologia berriekin (15); teknologia berrien (98); teknologia berrien bidez (4); teknologia berrien erabilera (4); teknologia berrien eraginez (4); teknologia berrien garapena (3); teknologia berrien menpekotasunik (4); teknologia berrietako (4); teknologia berrietan (18); teknologia berrietara (6); teknologia berrietarako (3); teknologia berriez (5); teknologia berrikuntzak (4); teknologia digitala (3)

teknologia enpresa (3); teknologia erabili (5); teknologia erabiltzen (5); teknologia eta berrikuntzaren (3); teknologia eta gizartea (9); teknologia eta gizartearen (3); teknologia fakultatean (3); teknologia fakultateko (13); teknologia garapena (3); teknologia handiko (4)

teknologia ikerketarako (3); teknologia institutuko (17); teknologia iraultza (8); teknologia maila (5); teknologia modernoak (3); teknologia modernoaren (3); teknologia mota (4); teknologia nuklearra (22); teknologia nuklearra garatzeko (3)

teknologia zaharkitua (4)

zientzia eta teknologia (50)

azken teknologiak (3); informazioaren teknologiak (3); komunikazio teknologiak (6); puntako teknologiak (3); zientziak eta teknologiak (12)

zientzian eta teknologian (3)

mendebaldeko teknologiaren (4); puntako teknologiaren (3); teknologiaren alorrean (3); teknologiaren bidez (3); teknologiaren garapen (3); teknologiaren garapena (8); teknologiaren garapenaren (3); teknologiaren ikerketa (3); teknologiaren irudi (3); teknologiaren izaera (3); teknologiaren konstituzio (4); zientzia eta teknologiaren (21); zientzia teknologiaren (3); zientziaren eta teknologiaren (33)

zientzia eta teknologiari (3); zientziari eta teknologiari (5)

puntako teknologiarik (3)

teknologiei buruzko (3)

informazio teknologien (10); komunikazio teknologien (3); teknologien inguruan (3)

informazioaren teknologietan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus