Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tartariar (25 agerraldi, 4 liburutan; orobat tatariar 330 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean) 1 izlag Asiako eskualde Tartariakoa, Tartariari dagokiona. ik tartaro.

Tartariar itxura ematen zion su bat sortu zitzaion bere begi beltz haietan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Tatariar enperadore musulman bat izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Tartariar erara jantzita azaldu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

Tartariar hiztegiaren arabera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 83. orr.

Gengis Khanen tartariarrentzat bekatua zen -are gehiago, delitu larria- haiztoa sutan jartzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

Espiritu-jarrera hori japoniarrengana pasatu da, tartariar jatorrikoak izaki, erraz froga daitekeenez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 364. orr.

Den-denek kidetasuna baitzuten herri tatariar edo mongoliarrekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.

• 2 iz Tartariako herritarra.

Aurpegi biribila zuen, tartariarren artean ohikoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 123. orr.

Arraza askotako jendea bizi da han, tartariarrak batez ere, aspaldi ia Europa osoa mendean hartu zuen Gengis Khan garaiezinaren ondorengoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Herrialde horiek guztiak tartariarrek sakailatu zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Polonia zaharra erakusten digu -mesias faltsuek sorturiko itxaropenak eta arazoak, tartariarrek eta kosakoek eragindako basakeriak-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Kitai-Gorod, Beloi-Gorod, Zemlianoi-Gorod izeneko auzune azkengabeak ziren, europarren, tatariarren edo txinatarren bizileku.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mutilak soldadu amaituko zuen iparraldeko mugan tartariar-leinu basa eta hezigaitzen aurka borroka gaiztoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus