Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tartaro (17 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan) izond/iz tartariarra.

Dobroudja-n, Danubioko bokaletan, herri eta herrixka tartaroak daude sakabanatuak, eskualde horretako mapa linguistikoko tantoak bailiran.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Tartaroen artean, emakumea zenbat eta gehiago prostituitu, orduan eta ohoratuagoa zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Hazka egin errusiar bati eta tartaro bat aurkituko duzu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Tartaroak dira, Europara isilka sartu eta bertan laketuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

Jakina da metal horiek oso urri izan zirela godoek eta bandaloek batetik, sarrazenoek eta tartaroek bestetik, dena inbaditu zutenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 70. orr.

Erdi Aroaren amaieran Errusian hegohaize zakar baten moduan sartutako tartaroen agintariak izan ziren Yusupovtarrak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 241. orr.

1944ean Stalinek Krimeako 200.000 tartaro Siberiara deportatu zituen, naziekin kolaboratu izana egotzita.  Berria - Mundua   2004-11-30

Harekin egindako itunak Inperioaren aginterako ateak ireki zizkien Yusupov tartaro kristautuei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Lehoiz betetako basamortu batean edo estepan tartaroz inguratuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus