Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tar-tar (orobat tartar g.er.) 1 adlag hizketaren onomatopeia. ik tar-tar-tar.

Tar-tar hasten zenean "Jenny" deitzen zidanan, eta neu naun horren testigu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 274. orr.

Ni tar-tar tar-tar hasten nintzenean, pentsakor irribarre egin eta gora eta behera eragiten zion buruari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

Hirulaugarren aldia badut tartar berarekin natorrela, eta milagarrena banu ere, lepoa parako nuke, ardit baten kasorik egin ezetz inork.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.

2 (izen gisa)

Doi tar-tar xume bat bere hizketa pausatuan, baina hizpideari lotzen saiatu da berehala.     «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.

Begirale behar luketenak aspaldi daude bertzeekin nahasiak, nora ezean edo multzo tikietan bildurik, tar-tar isilean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Emakumea, ordea, zoru-garbigailua arma eginda, erdian ezarria zen, traban, bere tar-tar ezin isilduaz erasotzen zidala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Eta jasanezinetan jasanezinena zen Normandoaren tar-tar taigabea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

Astia izan eta besotik helduta tartarrean ateratzen zirenean, gazte hartaz hitz egin, eta elkarrekin haserre itzultzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus