Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ttantto (orobat ttanto g..er.) 1 iz adkor tantoa. (pilotan eta)

Ttanttoa egiten duenak du partida irabaziko.  Herria   2004-01-15

Trinketean beti, Frantziako xapelgoa Peio Guichandut eta Eñaut Costerak ttantto xoil batez galdu dute finalean.  Herria   2004-05-13

Lehenek ereman dute ttantto batez, biziki partida ederra egin daukute 4 gaztek.  Herria   2005-12-01

Handik harat, partida luze bat izan da, ainitz berdintze, ttantto pollit baina huts haundiskoak ere.  Herria   2002-11-21

Gérard-ek galdu dituen ttantto guziak Txominek berreskuratu ditu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 152. orr.

Partida kasik bururatua zelarik Philippe Oxandabarats-ek du sartu azken ttanttoa.  Herria   2002-10-10

Musarekin ttanttoa eta musikarekin baltza.  Herria   2002-08-01

2 (bestelakoetan)

Geroztik ikasleek daramate mugimenduaren bandera eta sindikatuek, presente badira ere, zuhur jokatu behar dituzte ttanttoak, ez baitute ikasleen mugimendua kontrolpean.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Gorputz airea berdina zuen baina keinuak, entzuleriari mintzatzeko manera, boteredunen aire hura, eskuan dituen ttanttoak ongi ezagutzen dituen gizon goranahiaren ezaugarriak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Bi ttantto paregabe eskutan ditu ofizioen unibertsitate horrek Baionan idekitzeko ateak hemendik dotzena erdi bat urte.  Herria   2005-07-07

Iduri du estatuak [...] eta jujeek ttantto guziak bildu dituztela puskaketako untzi kutsatzaileak kondenatzeko.  Herria   2003-11-27

3 (beste izen baten eskuinean)

Bera ttantto zilarra eskuetan harrapatuko zuen, pentsatzen zuen, baina hori aitzin bazuen afera bat trenkatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ttantto xoil batez (6)

azken ttanttoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus