Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estrategia, taktika eta «target» hitzak erabili ohi dituzte bai enpresetan, baita armadan ere. Berria - Ekonomia 2004-11-16
Gauza izan zen, esaten ari ginen, Lisboa setiatu eta konkistatzeko lan izugarriari egokien zaizkion taktikak prestatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.
Erakunde iraultzaile baten oinarri politiko eta ideologikoak, taktika eta estrategiak interesgarriak gerta dakizkioke polizia sozial bati etsaia hobeto ezagutzeko eta haren kontra borroka egiteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.
V. Biltzarreko erabakiak eta lau fronteen taktika azaldu zizkigun: langileena, kulturala, politikoa eta militarra. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Buruz mantsoagoak direnez, aurrez pentsatu gabe ekiten diote erasoari, eta inolako taktikarik gabe, ez dira iristen beren asmoak betetzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.
Gerran zaude berarekin, eta, beste edozein borroka-tokitan bezala, taktikaren jokoa dabil zuen arteko giroan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.
Paraxutista eta harkiak joaten dira horietan eta felagek erabili taktika bertsua erabiltzen dute. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 104. orr.
Horrek erakusten du Israelgo Armadaren taktika militarrak berezi gabeak eta arriskutsuak direla. Berria - Mundua 2004-10-14
Badakizu, boltxebikeak, Okhranako artxibo polizialetan sartu zirenean, taktika iraultzaileei buruzko tratatu mardulak aurkitu zituztela. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.
Mugaz bestaldeko barbaroa ez da, ordea, konformatzen alboko zibilizaziotik ikasi dituen taktika nagusiak praktikatze hutsarekin; hobetu ere egiten ditu sarritan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.
Espainiako Eurofighter borroka hegazkinek eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko hamahiru herrialdetako hegazkinek, taktika ariketak egingo dituzte Nafarroan. Berria - Euskal Herria 2004-09-25
Hortik, bada, taktika arau soil hori: "Dibisio blindatuak urak bezala jokatu behar du”. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.
Gero, abilkiago aritzearren, Clausewitzen gerla taktikak aztertu genituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 86. orr.
Hemezortzigarren mendeak jada ikusia zuen oihaneko indiarra europar mosketeaz baliatzen zelata eta enboskada-gerran; gerra-mota horrek, oihanaren pantailarekin indiarraren lagungarri gisa, erraz menderatzen zituen garaiko europar gudu-taktikak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.
IRAk, bere aldetik, gerrilla taktikak erabili, eta loialisten jauregi ugari erre eta soldadu eta polizia asko hil zituen. Berria - Harian 2005-07-29
Premiazkoa da taktikak, praktikak eta estrategiak biltzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.
Bena estrategia, taktika eta jokabideetarik harat, Eüskal Herriaren alde aritzea gatik daude Frantzia (eta Espainia) güzian barreiatürik. Herria 2005-03-24
Taktikak (klase borroka, borroka armatua, desobedientzia zibila) ez dira erabakitzen moral estandarraren arabera, baizik une bakoitzean borrokak dituen beharrei erantzunez. Berria - Mundua 2004-12-28
Horixe zeukan argitu beharra, handik aurrera zer taktika hartu erabaki baino lehen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.
Taktika hau erabiltzen dutenek kontu handia izan beharko dute pneumatikoekin. Berria - Kirola 2004-03-20
Bere helburua lortu ez duenez, taktika aldatu beharra du Van Daan andreak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.
Helburua gure barruko espiritualitate kristaua piztea izango zen beti ere [...] norbaiten barruan ezkutaturiko erlijiorako bokazioa ernaraztea, baina taktika, eta taktikarekin batera teknikak, aldatuta zeuden: limurtzea zen orain persuasiorako bidea, sedukzioa alegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.
Gazteak, bitartean, agure honekin erabili behar duten taktika eztabaidatzen ari dira noski. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.
Hitzaldi horiek porrot egin zutenean, taktika aldatu eta agindu nion Tom eta biok han egongo ginela bera bertan gustura egokitu arte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.
Hornitzaileekin haserretzen zen, haien bizitzaren gorabeherak jakin bezain laster; hori zen haren taktika. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Badakizue zein den gure taktika: atzean gogor, eta baloiak aurrera Garrintxari. 'ABN Amro 1' ontziak taktikarekin egin die aurre aurkarien erasoei. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.
Bakarka ahalik eta errenta handiena lortu eta mendian eustea da nire taktika. Berria - Kirola 2004-02-18
Batzuetan erabili izan dudan taktiketako bat binomio fantastikoarena izan da: krokodiloa eta ohea, esaterako, esparru semantiko desberdina duten bi hitz uztartzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.
Kilo batzuk kentzeko une hartako kanpainan, horixe zuen taktikarik berriena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.
Denbora irabazteko taktika zaharra. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 50. orr.
Pentsatu zuen taktika ona izango zela Matilderi enborrari buruz eta eskafandrari buruz galdetzea, denbora apur bat emateko eta kafesnea epeltzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.
Instituzioari buruz, agian taktika oso bat behar da muntatu. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Martini damutu egin zitzaion godoen taktika zuhur horri ez jarraitzea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Besteen posizioak ahultzeko taktika politikoak diseinatzen ari dira. Kasu honetan, oso litekeena da norbaitek pentsatu izana taktika psikologiko frogatuak erabiltzea ideia ona dela, itxaronaraztea kirioak higatzeko, krisiaren mugaraino eramateko. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Taktika erakustaldia eman zuen atzo ABN Amro 1 ontziak Volvo Ocean Racen, laugarren etapan. Berria - Kirola 2006-03-08
Trimmer ardura du lehenengoak eta taktika arduraduna da bigarrena. Berria - Kirola 2006-02-17
-Aldi batez burgesiarekin bat egiteagatik, langileriak ez dik ezer galtzen, nik uste; taktika-kontua duk. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.
Taktika aldaketa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.
Harekin ikasi nian dakidan guztia: penalti bat zer den [...] baita futbol taktikak ere. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.
Zer dago adostasun horren atzean? iraganaren inertzia soilik? hauteskunde taktika bat? Berria - Euskal Herria 2004-05-16
estrategia eta taktika (4); taktika aldatu (10); taktika hutsa (3); taktika txarra (3)