Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tai 1 iz mementoa.

Nitaz zen bezainbatean, mota guztietako bermeak eman nizkion tai batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

2 tai gabe (orobat taigabe; Hiztgi Batuan tai gabe agertzen da) adlag etenik gabe.

Iratzargailuaren biribilkian segundoen orratzak tai gabe egiten zuen arkuari jarraituz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Mafaldaren komikietan bezala, tai gabe txikiagotzen goaz gure sentipen negatiboen aurrean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Neure barruan nerabilzkien, taigabe, sekula zapalduak ez nituen bazter haien irudi nahasiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 167. orr.

Sistema eraginkor eta alde-orotako bat dela, non aldaketak etengabe gertatzen diren eta dena tai gabe eguneratu eta birkorrelazionatzen den.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Süjeta, bat eta bakoitxa da: maki ezezagüna, trajeria güzian tai gabe dabilana, denak ikusiz eta jakinaraziz.  Herria   2001-07-12

3 (izenondo gisa) ik taigabe.
4 tai gabeki ik taigabeki.
5 tai gabeko (orobat taigabeko) izlag

Hankak tai gabeko mugimenduan zerabiltzan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

Tai gabeko ahalegin bana-banakoak egin nituen neska nirekin bakarrik irudikatzeko, baina Herio tartekatzen zitzaidan beti pentsamenduan, irudimenean, grabatuan...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Horrelakoetan, tai gabeko aharrausiaz askatzen naiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 151. orr.

Gauerdian, lana akituta, edanak ginen zerbezarik elkarrekin, hark taigabeko bakarrizketei ekiten zien bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tai gabe (15); tai gabeki (4); tai gabeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus