Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tabako 1 iz tomatearen familiako landare luzea, jatorriz Ameriketakoa, hosto luze nikotinadunak dituena (Nicotina tabacum).

Tabako landareetatik giza proteina bat lortu du NUPeko talde batek. Tabako-belarra erretzeko paperean biltzen ari zen.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Tabako-belarrezo zigarrotxo bat biltzen ari da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Ez zelako garaiz heldu tabako-hostoen harrak astintzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.

ik tabakorri.

Histua deplauki emaiten du, bularrak, selauruko tabako hostoak iduri, xukatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Tabako ihartuaren hostoa.  Berria - Kultura   2006-02-12

Gero, lehen tabako-soroak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen; hosto lehorrak Arkale tabernariari saltzen zizkion gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Inguruan tabako-sailak, erretenez bereziak, giza lan txukun eta zuzenak, baina gizakirik inon ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

2 tabako hostoak lehortuz eta prestatuz, erretzeko, masketatzeko edo sudurretik hartzeko egiten den produktua.

Tabakoak bularraldean ezartzen duen hersturatik laxoago zeuden ene birikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Ezpain-arte mehea eta tabakoak herdoildutako hortzak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.

Tabakoak kraskatutako ahots bat entzun nuen nire gibelean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Ondo asko zekiela zer den kea, bolborarena ez bada, bai behintzat tabakoarena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Nire iritziz, pipa erretzea tabakoa sudurretik hartzea baino askoz ere osasungarriagoa da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.

"Zer tabako erretzen duzu?", galdetu zion Martinek Cesarri lurrean zegoen zigarroari begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Pakete bat tabako erostea dela edo kanpoan ikasten ari den lagunari gutuna idaztea dela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Zigarro puru onaren oinarrizko baldintza -hala zioen berak- tabako ona baita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Tabakoa atera eta, eskaini gabe, zigarro bat piztu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Sukaldera sartu ginen, eta ni, usadioan bezala, poltsikoak husten hasi nintzen mahaira: tabakoa, kartera, giltzak [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Haien komertzioan badira oihalak, tabakoa, bihia, armak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.

-Tabakoa behar nikek oraintxe...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.

-Tabakorik ez diat, baina sua bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Lasterka joan ziren eskolara, berandu, mahaian tabakorako eta metrorako dirua utzita niri.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

Tabakoaren Aurkako Espainiako Legeak aztoratuta dauka Bizkaian ostalaritza mundua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Tabako xeherako erabiltzen zuen narruzko toxa zabal-zabalean zeukan mahai gainean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 55. orr.

"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako".  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.

Josebak, orain, tabako beltza erretzen du, ez garai bateko belar usaintsu hura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Tabako gorri amerikarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Tabako gorriaren usain arina: enplegatuek erretzen dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Charly ene ondoan zegoen, bere ezker eskuko ahurraren gainean hosto pikatu idorrak tabako gorriarekin nahasten ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Erretzeari ere ekin zion berriz, usain jasangaitzeko tabako mentolatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Eguraldi bustiaren eta tabako merkearen urrinak nahasten ziren Papuneko taberna zokoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Hi hantxe hago, heure gelan eserita, uxuala edaten, uxuala suelto, eta tabako gozoa erretzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.

Puruari kosk txikia egiten zion ipurdian, tabako malgu eta freskoaren zirkulu bat erauziz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.

Tabako ingelesaren usain lodia aditzen diat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Tabako turkiarraren usain gozo-mikatza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Estankoan erositako tabako espainola, kontrabandoan lortutako holandarra piparakoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 55. orr.

Isilik gelditu da, pipako tabakoa txotx bategaz harrotzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.

Mastekatzeko tabakoa bezala, minutu bakoitza ahoan batera eta bestera erabiltzen zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Puruak etxetik gertuko tabako-dendan erosten zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Sorbonako tabako-kafetegian izan zen, taberna hartan elkartu ohi ginen eta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

Tabako makinara hurbildu naiz denbora egitearren: Camel pakete bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.

Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 32. orr.

Plastikozko poltsa bat hartu eta Dunhill tabako pakete bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Aitak tabako-poltsa atera, eta zigarro bat bildu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.

Mahai gainean pipa luze bat eta tabako zorro bat zeuden.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Tabako-errautsa ageri zen zamauan barreiaturik ik beherago 8.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Lupe Velezen buzoian tabako koloreko gutunazal bat dago erdi aterata eta hartzekotan egon naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Arropak tabako usaina hartuko lukeela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Tabako zaporea mingainetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Doi-doi hartu nuen eskuetan tabako kiratsa zerion jaka pisu hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 24. orr.

Aurreneko tabako-bafadarekin batera gogoratu naiz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.

Lupe Velezen buzoian tabako koloreko gutunazal bat dago erdi aterata.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.

Kanpo aldean berezko tabako-geruza duten eta ez duten puruen arteko desberdintasuna.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Tabako erretzaileek ahoko minbizia izateko bost aldiz arrisku handiagoa dutela.  Berria - Gaiak   2004-02-01

Puru hauek [...] faltsuak dira, esan zion tabako saltzaileak, egin zion hurrengo bisitan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

Orain ez da esklabo eta tabako trafikatzailerik baizik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Tabako eta alkohol tasetan iruzurra 4.600 milioi eurokoa izan zen 1996an Tabako enpresa guztiek baldintza beretan lehiatzeko eskatzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Altadis tabako konpainiak gaurtik aurrera zigarro marka gehienen prezioa 15 zentimo garestituko duela jakinarazi du.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Donostiako Tabako Fabrikan izaniko ekitaldira agertu zirenen zerrenda.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 129. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere zigarroaren belarrak ezti usaina botatzen zuen, pipa-tabakoa bailitzan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

6 tabako bulego ipar tabako denda.

Hala nola, Baiona barneko tabako bulego guziak hetsirik egon diren, gutiz gehienek grebaren arrazoinen ageria gainean paraturik.  Herria   2003-10-23

Xartelak salgai Urruñako turismo-bulegoan, Dongaitz trinketean, Garmendia tabako bulegoan [...] eta Baionako Elkar Mega Dendan.  Herria   2005-12-01

Saltegietan, farmazietan, tabako bulegoetan eta medikuen kabineteetan ere gertatzen dira lapurretak, gauez.  Berria - Harian   2005-07-21

· Azkarki segitua izan da tabako bulego zainen greba joan den astelehenean Ipar Euskal Herrian.  Herria   2003-10-23

7 tabako denda tabakoa saltzen den denda.

Gaueko hamaikak ziren eta, etxetik hurbil, bi kale harantzago, goiztiri arte zabalik egoten zen tabako denda bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 39. orr.

High Streeteko tabako dendaren gainean zegoen kafetegia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Ardandegiari tabako denda gehitzea lortu zuen azkenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Gergorioren keinuak jakinaren gainean jarri ditu tabako-dendako bezeroak.  Berria - Kultura   2004-08-18

Zubipetik egun argira atera zen eta eguna hasteko, lehenbiziko gauza egin zuen tabako denda batera sartu tabakoa erostera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 47. orr.

Puruak etxetik gertuko tabako-dendan erosten zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Sartu-irten bat egin nahi nuke, tabako-dendan zigarro bat erosteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

8 tabako errauts ipar tabako hautsa.

Aguardient pitxer bat eta tabako errauts paket bat eman zizkioten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 297. orr.

9 tabako hauts

Tabakoak emaiten zidak niri hatsa... -eta atergabe eta geldigabe erretzen zuen, tximinia bat iduri, edo tabako-hautsa sudurreratzen zuen, bertzerik ezean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Noizean behin tabako-hauts mordoxka itzelak sartzen zituela batean sudur-zulo batetik eta bestean bestetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

Nik husten nion beti paketea tabako-ontzi beltzera, beraren eskuek dardara handiegia baitzuten eginkizun hori tabako-hautsaren erdia lurrera isuri gabe egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

Hartu zuen liburu baten gainetik doktorearen tabako hautsetarako kutxatila, eta bere jabearen burura jaurti zuen zabal-zabalik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

10 tabako-kolore izond tabakoaren kolorea duena.

-Ikaragarria da... -esan zion diademadun emakumeak mahaiburuko gizon aurpegi luze tabako-kolorekoari-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Zilarrezko belarridun oinetakoak erabiltzen zituen, galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea, Espainiako modura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

11 tabako ontzi (orobat tabakontzi) tabako hautsa gordetzeko ontzia.

Nik husten nion beti paketea tabako-ontzi beltzera, beraren eskuek dardara handiegia baitzuten eginkizun hori tabako-hautsaren erdia lurrera isuri gabe egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

12 zigarretak edo zigarroak gordetzeko ontzia.

Afifi andereak tabakontzi batetik bi zigarro atera zituen eta biak atseginez hasi ziren erretzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.

Behin ere baino xaloago, zigarro bat eskaini zidan, zilar nikelatuzko tabakontzi trinko batetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 171. orr.

13 tabako orri ik tabakorri.
14 tabako pakete (orobat tabakopakete g.er.)

Gero, plastikozko poltsa bat hartu eta Dunhill tabako pakete bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Eskuetan zeraman tabako paketeari azazkalekin estalkia kendurik, zigarro bat eskaini zidan berea hartu baino lehen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.

Segidan tabako paketea atera, zigarro bat piztu eta atxiki luzea emanda pasatu egin zidan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 136. orr.

Han sartu zen Mikel tabako pakete bat erostera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 45. orr.

Ikasketa-buruak, mahai gainetik tabako-pakete bat harturik, zigarro bana eskaintzen die ertzainei.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

Bazkariaren hondarretan daude, eta Martak tabako paketea -gorria- ateratzen du poltsatik txiskeroarekin batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 176. orr.

Zerbait gorri bereiziko du orri zabaleko belar batzuen artean, tabako pakete baten azala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

Kosto harria, tabako pakete baten zelofanean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Tabako pakete baten tamainako biblia txiki bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.

23.322.942 tabako pakete saldu dira urtarrilean Hego Euskal Herrian, iazko urtarrilean baino 817.372 pakete gutxiago.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

15 tabako toxa

Zilarrezko tabako-toxa erosi zuen kontsulak, eta, hura itsasontziko kutxan gordeta, abiatu ziren Buenos Airesera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.

Hezetasuna alde guztietatik sartzen duk: ohe-jantziei, barne-janzkiei, liburuei, tabako-toxari, ogiari, den-denari sartzen zaiok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

Paul D-k bere txalekoa arakatuta atera tabako-toxa txiki bat, eta Sethek alaba aldameneko gelara zeraman bitartean, bera toxaren barrukoan eta sokaren txibistan murgildu zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako tabako fabrika (3); donostiako tabako fabrikan (8); sorbonako tabako kafetegian (3); sorbonako tabako kafetegiko (3)

tabako beltz (4); tabako bila (4); tabako bulego (4); tabako denda (10); tabako denda bat (3); tabako dendako (10); tabako dendan (7); tabako dendara (7)

tabako enpresa (3); tabako fabrika (21); tabako fabrikak (5); tabako fabrikako (18); tabako fabrikan (31); tabako fabrikara (7); tabako fabrikaren (19); tabako geruza (3); tabako gorri (3)

tabako izpiak (3); tabako kontsumoa (5); tabako landareetatik (3); tabako makinak (4); tabako makinara (3); tabako marka (3); tabako merkearen (4)

tabako orria (3); tabako pakete (11); tabako pakete bat (6); tabako pakete baten (3); tabako paketea (13); tabako poltsa (4); tabako produktuak (3); tabako saltzaile (5); tabako saltzailea (3); tabako saltzaileak (7); tabako saltzailearen (6); tabako saltzaileek (5); tabako saltzaleak (3); tabako toxa (3)

tabako usaina (10)

alkohola eta tabakoa (4)

tabakoa atera (5)

tabakoa eman (3); tabakoa erosi (4); tabakoa erosteko (3); tabakoa erosten (3); tabakoa erostera (6); tabakoa erre (7); tabakoa erretzea (21); tabakoa erretzea debekatzen (4); tabakoa erretzea galarazi (3); tabakoa erretzeak (3); tabakoa erretzearen (3); tabakoa erretzeari (3); tabakoa erretzeko (4); tabakoa erretzen (24); tabakoa eskaini (4); tabakoa eskatu (3); tabakoa eta alkohola (4)

tabakoa saltzea (4); tabakoa saltzeko (7); tabakoa saltzen (4)

tabakoa utzi (5); tabakoa uzteko (5); tabakoa uzten (3)

hiltzen ditu tabakoak (3); tabakoak eragindako (8)

tabakoaren aurkako legea (10)

tabakoaren eraginez (4); tabakoaren gaineko (5)

tabakoaren inguruko (5)tabakoaren ke (3); tabakoaren kea (10); tabakoaren keak (6); tabakoaren kontra (4); tabakoaren kontrako (20); tabakoaren kontrako legea (5); tabakoaren kontsumoa (10); tabakoaren legea (8)

tabakoaren ondorioz (7); tabakoaren prezioa (4); tabakoaren prezioak (4); tabakoaren prezioen (3); tabakoaren publizitatea (5)

tabakorik gabeko (13); tabakorik gabeko mundu (3); tabakorik gabeko nazioarteko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus