Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerrako gertaera larri batzuen berri izan dut, eta susmo bat daukat, galdera bat etortzen zait gauero, jendea hiltzen ibilitako gizon baten semea ote naizen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.
Alferrikakoak izan ziren aitaren azalpen guztiak, azalpen bakoitza susmoen gaineko susmo bihurtzen baitzen tenientearen iduriko: esan nahi dut pilatuz eta pilatuz joan zirela aitaren aurkako frogak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.
Hobe zuen isilik egotea buruan jiraka zituen susmo eta duda-mudak argitu aurretik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 118. orr.
Susmoa besterik ez da oraingoz. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 14. orr.
Peterrek ez zekien gai horri buruzko gauza handirik, susmoak besterik ez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.
Susmoak baino ez zirela, eta lasaitzeko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.
Guzmudek sinetsi egingo dio Ishmirri [...] nolanahi dela, halako susmo bat geratuko zaio betiere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.
Hitzaldi hura jasotzen duen liburuak, aspaldiko susmo bat, anormala naizela, egiaztatu egin dit. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.
Hain zuzen ere, gu geu ere Tolosara aldatzeak, susmo batzuk piztu zituen gure artean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 241. orr.
Miren Arteagak egindako lana susmorik piztu gabe berregiteko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.
Minutu batzuk egoten zen, elkarrizketei, begiradei adi, susmo baten haria, disimuluzko irribarre probokatzaile bat, esanahi ezkutua harrapatzeko moduko esaldi bat atzeman nahian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.
Aitak sekulako ikara hartu zuen, eta ahaleginak egin zituen Miepi horrelako usteak burutik kentzeko; hari, ordea, susmo pixka bat geratu zitzaion. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 319. orr.
Nire susmoak betetzen ari ziren, eta seinale hura argia zen, eta larria oso. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.
Lucyk uko egin zion susmoa baieztatu edo ezeztatzeari, eta horrek esan nahi zuen ez zuela nahi guk jakiterik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.
Etxearen alde bat hondar gainean oinarritua ote zeukan susmoa nuen, eta alde hark batzuetan kolokan ipintzen zidan Adelaz nuen irudia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.
Haren ohearen inguruan bildu ginen eta gure susmoen berri eman genion. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.
Urrutiko hitz galduren bat, pauso batzuen susmoa... beti bada traba egiten dizun zerbait. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 118. orr.
Ivan Ogareffek, egiari susmo harturik, zuzenean galdekatu nahi izan zuen andre siberiar zaharra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 210. orr.
ik beherago 13. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Inork ez luke susmorik hartuko grisez pintatutako [...] ate horren beste aldean hainbeste gela egon behar duenik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.
Susmoak susmo, Ernest Hemingwayk bazekien zertan ziharduen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 265. orr.
Susmo bat izan nuen eta asmatu. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.
Inoren susmorik ez zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.
Hizketan hasi zen Luvino orduan, borborka, eta susmo bat izan nuen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.
Egutxik susmo bat zuen, eta pixka bat arduratuta zegoen, iruditzen baitzitzaion senarrari buruz zerbait gehiago esan ziezaiekeela gurasoei. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 68. orr.
Susmo bat baino gehiago izan da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.
Susmoa diat azazkal honetan ezkutaturik zegoen zerbait manifestatzen hasi dela. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Hamaika susmo eta zalantza nituen buruan bueltaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.
[Irudi] haietako bakar bat ere -susmo hori nuen nik- ez zitzaion bihurtzen inolako inpresio orokor gogamenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.
Eta ez dakit susmo honek beste susmoek baino garrantzi handiagoa izango duen, susmoak eta errealitatea inoiz elkartuko diren. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 70. orr.
Susmo honek tormentatzen naik: une haren aurretik izan ote ziren beste batzuk, buru-argiz egindako hausnarketakoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.
Ez nintzen bakarra susmo horietan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 161. orr.
Erokeria izango zuan susmatzea Krisztina eta hi... eta, hausnarketa labur baten ondoren, susmo hori ia lasaibide bihurtu zuan niretzat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 171. orr.
Biografoak ere susmo horixe du, baina ez du ez astirik ez kemenik beste ikerketa berezitu eta luzea behar lukeen adar horri heltzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 50. orr.
Itxura denez, jeloskortasunak bultzatuta hil zuen kapitaina, nahiz susmo horrek ez bide zuen inolako oinarririk. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 65. orr.
Susmo horren eraginez, goiz hartan ez zitzaien merkatarari bakar bat ere hurbildu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Oraindik ez dakit zer gogorarazten didan haren keinu ezagun horrek, baina egingo nuke susmo horrekin lotuta dagoela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.
Norbait etxean sartzen zitzaiolako susmoa zuela esan zidan, zelatan ari zitzaizkiola uste zuela. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 123. orr.
Apaingarri moduan kontratatzen zutelako susmoak ez zion bakerik ematen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 18. orr.
Volanges andreak, nik hasieran estalgile zelako susmoa hartu banion ere, ez dirudi hunkitua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 326. orr.
Edozein momentutan gauzak mugituko direlakoan nago, gutaz gain besteren bat ere txostenaren bila dabilelako susmoa baitut. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.
Zola 1902ko irailaren 29an hil zenean, haren heriotza hilketa izan zelako susmoa zabaldu zen berehala lagunen eta familiakoen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.
Bertan idatzi zuen, atsegin bozkarioz; berehala, ordea, inorena zelako susmoak asaldatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.
Horrek are tinkoago baieztatu zidan eginbehar hura hutsaren hurrengoa izanen zelako susmoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Haur bat ez izatearen tristurak, senarrak halakorik nahi ez zuelako susmoak, malko lodiz negar eragiten zion Luluri. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.
Haiek ere indartu egin zioten gerra irabazi zutelako susmoa, baina erabateko baieztapenik gabe. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Gogoeta haiek guztiek nahasmendua areagotu baino ez zioten egin, eta bizargina beharbada senargai egokia ez zelako susmoak sendotu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.
Txakurra, beltzez jantzitako andrea, ageriko arrazoirik gabeko zaunkak, larritasuna, herioa urruti ez zebilelako susmoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.
Bat-batean, susmo gaizto batek astindu ninduen: Angelok hain gustukoak zituen antzezpen horietako baten aurrean nengoen! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 238. orr.
Heriotza hurbil ote den irudipen hori, inondik ere odolean eta haragian ernetzen ari den gaitz oraindik ezezagun baten hasiera den susmo gaizto hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.
Bulego huts horrek sortu inpresioak aieru txarrez, susmo beltzez bete zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.
Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura, abisatu gabe. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.
Ez zioat susmo onik hartzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.
Sorgin alaena! ez zien, nonbait, susmo onik hartu nire bat-bateko oporrei. isiltasun honek ez dit susmo onik ematen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.
Ez diat susmo onik Císcar horrekin -bota zidan bat-batean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 101. orr.
Oraingoan, berriz, susmo ona hartua nintzen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 35. orr.
Ez uste gero susmo huts bat denik: hain nintzen susmorik izatetik urrun! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.
Edonor atxilo eramaten zuten laster asko, susmo hutsarekin sarri, eta egurra ematen zioten, nola gainera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Historia hori entzuten ari nintzela halako susmo lauso bat izan nuen ni nintzela tximino hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.
Erran duzu Parsifal hori Reichera sartu delako susmo sendoa duzula? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.
Baina susmo primarioa iruditu zitzaidan hori, kategoria txikiko susmoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.
Ea zerbait berezia sumatu genuen, susmo izpiren bat, zerbait berezia edo ezohikoa, zerbait, zantzuren bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.
Iragarle ttiki eta haziago, animalia-hegazti-azienda, edozein eta edonor zitzaion balios, susmo-zirkinik bideratzen bazion. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.
Hala ere, bazirudien pertsona batek behintzat oso atsegin zuela izu eta susmo-giro hura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.
Iritzi publikoaren miresle, trumoitsu, moldakaitz, zaratazale; afektatu, itsusi, susmo-putzu, gezurti, errespetatua halere. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 81. orr.
Haiek bakarrik ulertuko dute pentsamendu hau: aurre-susmo bat eta grazia-argia eduki dutenek bakarrik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.
Atertzen ez duela ohartzean, elkarren beldur susmoak sentituko dituzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.
Ondorioz izan ziren protesta eta tortura susmo nabarmenen gainetik pitzadurarik gabe eutsi zion EAJren eta PSOEren arteko itunak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 133. orr.
Horrek eliz agintarien artean heresia-susmorik sortu gabe predikatzea ahalbidetzen zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.
Hau da adulterio-susmoaren legea, senarraren eskumende egonik, emaztea desleial izan eta desohoratzen denerako. Elizen arteko biblia Zen 5,29
Morsezko mezuek eta Frantziatik zetorkigun prentsak ez zuela nire bakardade susmo hauetaz ezertxo ere esaten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 162. orr.
Zorrotz susmoa hartu nien haren behakoei. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.
Batekoz beste ere, kosmogoniarik sendoena edo hausnarketarik serioena dirudiena noiznahi bilaka dakiguke boutade edo adarjotze susmo. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.
Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion [...] plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
Gogoan izan libre baina susmopean zaudela oraindik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.
Kontratu horretan ez dago ezer aurreikusita susmopean egoteagatik lanetik botatzeari buruz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.
Segur aski Weberren etxearen inguruko nire mugimenduek susmopean jarri ninduten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 167. orr.
Kontua da funtsik gabe, frogarik gabe jarri dituztela susmopean asko, eta norbait susmopean jarri ostean, kaltea egina dagoela, susmopean jarritakoa errugabea dela frogatuta ere. Berria - Kirola 2004-07-03
Imajina nezakeen zer izango zen klandestinitateko bizimodua, beti ihesi, arriskuan, susmati eta susmopean, bere helburuari jazartzen zaiola eta aldi berean bera ere jazartua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 98. orr.
Auzi hau, eztabaidagai ezin amaituzkoa izan dena (zinemari buruz, batez ere, zeren espirituak "gaiztotzen" zituelako susmopean jarri baitzuten sortu orduko), [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Bere latinezko eta alemanezko obren 49 pasarte inkriminatu ziren heresia-susmopean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Pilula antisorgailu bat susmopean, depresioa eragiten duelakoan. Berria - Gaiak 2006-05-09
Kirk Kerkorian AEBetako diruduna, susmopean. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Susmo dut edozein gauza sartzen zuela gorputzean burua argitzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.
Hemen gaindiko kazetari batzuek beren aldetik, zerbait probokazio susmo dute. Herria 2002-12-19
Norbaiti ematen bazaio misterio horretan sartzea, susmo du han egona dela betierean, eta bat egin dela Hirurekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.
Banuen susmo beltzurituko ote zen, izkiriatu ez niola ikusirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.
Bai, badut susmo; hartzara zuri mintzatzea da nire kontra baliatzeko zu arma bortitzagoz hornitzea, zure borondateari osoki men egitea.· Benetan ari zen oilaloka modura (emakume guztiak bezalatsu, intelektualak ere barne, nik susmo), umea hegazpian babestu beharrez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 265. orr.
Hala ere, susmo txar bat zuen, ez zekien zergatik ezta nondik etorri zitzaion ere. -Ez dakit, susmo txarra hartzen diot, besterik ez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.
-Susmo txarra hartzen al zion Blacki? -esan zion Rosmerta andreak, harrituta. -Aita, lasaitu, susmo txarra hartuko digute eta! -xuxurlatu nion, begi ertzetik ateko zaindariei begira. gurasoek ez baitzituzten auzoen susmo txarrak piztu nahi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.
Harekin ukan zuen ikustaldiak susmo txarrak baieztatu zizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,4
Susmo txarrik ez dut St. Eustacheri buruz; baina joan gaitezen urratsez urrats. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 164. orr.
Ez nuen susmo txarrik sorrarazi behar. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.
Neska-mutilok goibel samar aurkitu omen zituen, baina ez omen zitzaion inongo susmo txarrik egin. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.
Jonatan eta lagunak lasai bizi dira, ezeren susmo txarrik gabe. Elizen arteko biblia 1 M 9,58
Barrea atera zitzaidan bere susmo txarreko aurpegia ikusita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.
Osaba Vernonek susmo txarrez begiratu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.
Susmo txarrez so egin zion, ez zuelakotz berehala ezagutu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.
Emazteak berehala bere neskameen susmoa egin zuen eta banan-banan galdezkatu zituen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.
Baina honek bere errugabetasuna frogatu zuelarik, okinaren susmoa egin, eta laster deskubritu zuen trukea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.
Haren susmoa egiten hasirik, pentsatu zuen ezen, Hamidarenaz jakitun, gaixotasuna eragin ziola mendekatze aldera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.
Kasualitateak nahi izan zuen une hartan Amgad kaian zehar ibil zedila, eta Asad ezkutuan zuen itsasontziaren susmoa egin zezala. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.
Erregeak azkenean Dubanen susmoa egin zuen eta azpilanetan zebilela sinetsi. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.
Ez zenekien segur hori ote zenetz artelanak ezkutatzen zuen balioa, bi argi, bi leku eta bi denbora aldi berean harrapatzearen kontu hori, baina zerbaiten susmoa egiten zenuen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.
Lehendik ere banuen susmoa. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 22. orr.
Susmoa dut ez ote diren ari hautsa batzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 99. orr.
Eta badut susmoa guk jende bertutetsutzat dauzkagun horiek ez ote duten bere buruaren atseginez erran ohi diguten bezainbat merezimendurik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.
Susmoa dut hautsi egin zutela betiko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 244. orr.
Baimen faltsua baneukan ere, susmoa nuen agintari naziek ez zutela oso begi onez ikusiko jendea armaturik ibiltzea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.
Nire lagunek esan zutenez, jendeak susmoa zuen Juliok salatu ote zuen OIC-ko idiskoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.
Zalantza dut, ordea, egia ote orduan idatzitakoa, susmoa baitut gizakia, sarritan, txarrena egitera behartua dela, egiteko txarrena dela jakinda. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.
Gure amari karta egin zion beste apaiz harena bezala; ez nian nor zen inoiz jakin, baina susmoa hartu nioan nik dakidan bati. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.
Nik susmoa hartu diot agian irakaskuntza darabilela buruan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.
Susmoa hartzen hasita nengoen ez zela jada han bizi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.
Behin denak errepasaturik, beste urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 77. orr.
Hark harrituta begiratu zidan, nondik aterako ote nintzaion susmoa hartu ezinik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.
Susmoa hartu nion txakurren beldur hura ez ote zen beste beldur sakonago baten oihartzun. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.
Batzuetan, susmoa hartzen zuen informatzaile ospetsu hura, zinetan, ez ote zen izanen esku-irakurle bat. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.
Hasieran, broma baten susmoa hartu nuen noski. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.
Poliziak berehalaxe indonesiarren susmoa hartu zuen eta atxilotu egin zituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.
Henryk, hasiera-hasieratik hartu baitzion susmoa Dubinsky-ri, Maureen zaintzen egona zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.
Susmoa hartu zion Samarkandako merkatariak, arratsalde osoan beste oihalik saldu ez zuenean, Herioa bera zela agure itsua, eta bila etorriko zitzaiola. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.
bere susmo (5); halako susmo (7); inolako susmo txarrik (4); nire susmo (7); nuen susmo (4)
susmo beltza (4); susmo gaizto (4); susmo handiak (5); susmo hutsa (5); susmo onik (8)
susmo txar (28); susmo txar bat (5); susmo txarra (90); susmo txarra hartu (25); susmo txarra hartuko (4); susmo txarra harturik (5); susmo txarra hartuta (5); susmo txarra hartzen (20); susmo txarrak (47); susmo txarreko (9); susmo txarren (6); susmo txarren bat (5); susmo txarrez (25); susmo txarrez begiratu (4); susmo txarrik (51); susmo txarrik egin (4); susmo txarrik ez (10); susmo txarrik har (6); susmo txarrik hartu (8)
susmoak susmo (6)
badut susmoa (14); banuen susmoa (4); bere susmoa (6); dagoen susmoa (6); den susmoa (27); den susmoa dute (4); diren susmoa (12); dituen susmoa (10); dituen susmoa du (4); duen susmoa (13); duten susmoa (7); izango den susmoa (4); nire susmoa (12); ote den susmoa (6); ote zen susmoa (5); ote ziren susmoa (4)
susmoa agertu (7); susmoa baino ez (4); susmoa baino gehiago (4); susmoa bainuen (7); susmoa baitut (5); susmoa da (6); susmoa dago (11); susmoa dauka (8); susmoa daukagu (5); susmoa daukat (13); susmoa diat (5); susmoa du (30); susmoa duela (8); susmoa dugu (7); susmoa dut (48); susmoa dute (22); susmoa duzu (4)
susmoa egiaztatu (4); susmoa egin (5); susmoa egiten (4); susmoa hartu (30); susmoa hartu zion (4); susmoa hartu zuen (7); susmoa harturik (4); susmoa hartuta (5); susmoa hartzen (15)
susmoa izan (15); susmoa neukan (5); susmoa nuen (13)
susmoa piztu (8); susmoa sortu (6)
susmoa zabaldu (4); susmoa zeukan (4); susmoa zuela (4); susmoa zuen (22); susmoa zuten (7)
zelako susmoa (7); zen susmoa (15); zerbaiten susmoa (12)
bere susmoak (9); nire susmoak (10); susmoak baieztatu (7); susmoak besterik ez (8); susmoak daude (4); susmoak izan (8)
susmoen berri (5)
susmopean daude (4); susmopean jarri (13); susmopean jartzeko (7)
ezeren susmorik (5); inolako susmorik (5); susmorik beltzenak (4); susmorik eragin (6); susmorik ere ez (8); susmorik gabe (9); susmorik hartu (7); susmorik hartuko (4); susmorik izan (4); susmorik sortu (4); susmorik txikiena (9); susmorik txikiena ere (7)