Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sublimazioa eta herra, konfiantza eta errezeloa, lotsa eta lotsagabekeria, xalotasun tontoena eta gaiztotasun ankerrena, denetik ikusia naiz ni jendeak grabatuari eskaintzen dizkion begiradetan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Aldaketak beti sortzen du errezeloa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.
Nire errezeloa baietsi dit Reisek: kontrola galdu dut! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.
Errezeloa egia bihurtuko zen, beraz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.
Tenpleren errezeloa da -eta nirea ere izaten hasi zen- indar horiek, autismoaren alde onak, txarrekin batera doazela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.
Nik badut halere errezeloa, inork inoiz inongo sedetan edo seminariotan zuzenduko ez didan zain bihurri batek heriotzeraino lagunduko nauena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.
Hura bera beste noizbait ikusia neukan errezeloa egin zitzaidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
Mezkiten aurkako erasoetan okupazio indarrek zerikusia izan duten errezeloa du. Berria - Harian 2006-02-26
Baina gure taldekoak gero eta gutxiago ote garen ere badugu errezeloa. Berria - Kirola 2004-04-06
Eta nik, hirugarrenak, definizioz itsu eta sor denak, zerbaiten errezeloa hartu izango nian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.
Oraintxe errezeloak hartzen hasia nago ez ote den delako moda hori pelikula merkeetatik sartu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.
Errezeloa daukat jakintsu hitz hori ez ote den beti edo gehienean txarrerako edo burlaizean hartzen herri-jendearen artean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Orain isilik nirekin daniar handia ere, errezeloak eta susmo txarrak daniarrak ere. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.
Ahmetek ahantziak zituen bere beldur eta errezeloak, baita bere poztasun handia ere. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 23. orr.
Bilerak errezeloak piztu ditu Europako Batasuneko gainontzeko herrialdeetako agintarien artean eta hiru handiek fronte komun bat osatuko duten beldur dira. Berria - Mundua 2004-02-18
Eusko Label zigiluak lortu du jendearen errezeloak gainditu, eta oilasko kontsumoa lehengoratzea. Berria - Gaiak 2006-02-19
Batera nahiz bestera, elkarri minik ez egitearren sortutako gupida bihozbera horren errezeloek bien zorigaitza erakarriko dute, halabeharrez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.
Nabari zen ondo amaituko zutela afera, musutxo bat ere emango ziotela laster elkarri, beldur eta errezelo guztiak behin betiko uxatuz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.
Nire bizitza bere errezeloen arabera zuzendu nahi izaten du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.
Elkarren errezeloak sekula faltako ez diren arren, puntu honetara heldu arteko bidea neurri batean elkarlanean egin dute eragileek, elkarren arteko komunikazioan. Berria - Harian 2006-03-24
Ez zuten, bada, espioitzat hartu, eta haren ingurukoak lasai mintzatzen ziren batere errezelorik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.
Ez zeukan jada errezelorik bere buruaren geroarekiko, kanpotik zetorkion ia guztiarekiko baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.
Horretarako premiazko zituela aitzakiak, arrazoi xume baina sinesgarriak, errezelorik sortu nahi ez bazuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.
Gure aitak, berriz, begiratu makur eta errezeloz betea jaurtikitzen zion berri eta ezezagun zen orori. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.
Antza zenez, konfiantza eman ordez, mahai gainean jarririko agiriak errezeloz bete zuen tipo bekoskoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
Jende politizatuak, hiritartuak, neurotikoa denez, gizakiaganako errezeloa izan beharra dauka derrigor, eta errezelo hori konjuratzeko modurik disimulatuena, errezelo horren onarpenean bilatu du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.
Bazkaritarako haragia saltsan ekarri ziguten halako batean [...], bada, ari nintzen platerean zegoena gogo biziz jaten, batere errezelorik gabe, harik eta gogortasun batekin topo egin nuen arte. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.
Elkarri begira egon ziren une luze batez: Teresa limurki, Maiza errezeloz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.
Alemanok errezelo handia sortzen genien paristarrei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.
Ez zion mezu hark batere errezelo onik eman. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.
Negar hark onura ekarri zuen gonbidatuon bihotzera, eta niri, gainera, errezelo gaiztoak uxatzeko balio izan zidan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.
Ez ginen fidatzen, gezurra errazegi edo hurregi ote zuen iritziko genion, edo oso goizdanik harrapatuko gintuen errezelo txar batek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Haren presentzia ez zaidak agian alferrekoa izango, eta susmoak deuseztatzeko balio zezakek, norbaitek errezelo txarra hartzen badit. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.
Hybris hitz hori da apika [...] hobekien adierazten duena urte batzuetatik hona zientziari eta zientzialariei buruz iritzi publikoak erakusten duen ikara, errezelo izuti hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.
errezelo eta (3); errezelo handia (6); errezelo hori (3); errezelo horiek (4); errezeloa daukat (3); errezeloa egin (3); errezeloa ere (3); errezeloak hartzen (3); errezeloren bat (3); errezelorik gabe (8); errezeloz begiratu (6); errezeloz begiratu zion (3); errezeloz begiratzen (5); eta errezelo (4); eta errezeloak (4); eta errezeloz (11); halako errezelo (3); inongo errezelorik (3); inongo errezelorik gabe (3)