Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Supituki, bihurgune baten ondoren, Medinako kalexkak, etxeak eta jendeak azaldu ziren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 215. orr.
Supituki jaiki zen ohetik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.
Supituki zabaldutako ate batek sortu ohi duen antzeko aire-zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.
Ezkutatu egin zen supituki ilunpean, eta handik gutxira bidean azaldu, autoaren argitan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
Bazirudien supituki beste garai batean murgiltzen zela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.
Sukaldea, baina, supituki ke lodiz eta bolbora usainez bete zen zeharo. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.
Sukaldera heltzean, laguna supituki geratu zen: "Egon-egon!”. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
-Ez duk ikusi?... -esan zion Nikolasek, begitarte irribarretsua supituki goibeldurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.
Eta hara, hogeita hemeretzigarren eta azken atalean, aurrez aurre ageri zaizkio supituki estralurtarrak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.
-Zenbat denbora? -galdegin dit supituki-. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 302. orr.
kasik supituki (3); supituki eta deblauki (8); supituki hil (15); supituki hil da (9); supituki joan (4); supituki zendu (6); zendu da supituki (4)