Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aro bero eta supitua izanen da aste ondarrean. Herria 2003-06-12
Supituan, ordea, begitartea aldatu zitzaion berriro, baina oraingoan barre-purrustada ero bat jaurti zuen barren-barrendik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Supituan, mekanikoki, errezelak itxi nituen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.
Goiak jo zuen supituan behea, itsasoa harrotu eta goibelagotu egin zen arratsaldea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.
Handik pixka batera, supituan zerbait bururatu balitzaio bezala, mantalaren hegal bat jaso, eta ordulari bat atera zuen galtzetako patrikaren batetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Ez da, beraz, legitimoa jorratzen ari garen testuei, supituan, euren orijinaltasun titulua eskatzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.
Haurra hitza behelaino itxia da, eta mutila edo neska, hura desagertzean supituan agertzen den arbola. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 150. orr.
Irudien ganbara ernetu zitzaidan supituan. -Non dago larrugorria? -galdetu zuen supituan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.
Supituko lanuzte horrek espontaneoa zirudien, inprobisatua. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 109. orr.