Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Egizue bekatu nirekin" esaten zien Rasputinek emakumeei besoak zabaldu eta zerura begira begi sukartsuekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 248. orr.
Begirada sukartsuko gizonaren grabatuak ez zuen, ordea, aparteko dohain artistikorik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.
Esku sukartsuekin ireki nuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.
Ustekabeko eta konpromisozko ukitu hark gerora jasoko nituen laztan sukartsu guztiak baino zirrara handiagoa eragin zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.
Arratsalde sargori batean, sexu sukartsuaren osteko solas izerdituan, zure izena aipatu nuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.
Burutazio misteriotsu baten printza agertu zitzaion begien ertzetan, arima ere halako argitasun sukartsu batez betetzen zuela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.
Agoniak bakarrik ez zion hildura eragiten...; bere pentsamendu sukartsuek ere hilaurrean kokatzen zuten, eta ez zuen hori beste konturik izaten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.
Saderen liburuetako fantasiak haren irudimen sukartsuaren fruitu dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Dostoievskik mistizismo erlijioso sukartsu baten aldarean eman zituen azkeneko urteak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.
Nire eldarnioetan, batzuetan, pentsatzen nuen hura guztia ametsa, amesgaizto sukartsu bat baizik ez zela izan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 100. orr.
Zenbait minuturen buruan agertu zen, itsuski mehatua, zortzi eguneko bizarrarekin, begiak sukartsu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 139. orr.
San Frantzisko, espiritua sukartsu, elizatik irten eta han inguruan zegoen basoan sartu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1077. orr.
Sukartsuago gurutzatu ditugu ezpainak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 146. orr.
Laugarrenean emakume jator batek, antsiak eta intziriak entzun, zabortegira hurbildu eta haurra aurkitu zuen, sukartsu, larrugorri. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 129. orr.
Goiz batzuetan, hargatik, lanera telefonatzen zuen sukartsu zegoela eta bere ezin etorriaren seinalatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 9. orr.