Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
suhartsu izond suharrez betea. ik sukartsu.
Zakarra, gizon suhartsua bera, oihuz hasi zen egia zela eta berak oso ondo zekiela zer egin behar zen halako jende batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.
Pentsa zabuka zeharkatzen ari nintzen aterantz mila aldiz zorroztu nituela begi suhartsuak, eta sumatuko duzu [...] nire bizitzako minutu liluragarri horren garrantzia. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.
Ametsetik esnatu nau agureak, eztul lehor suhartsua eginez korridorean barrena azaltzean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 57. orr.