Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sèvresko portzelanazko lau maisulan daude, lau estatuatxo airos eta dotore, lau puntu kardinalak irudikatzen dituztenak: Iparra, Hegoa, Sortaldea eta Sartaldea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Lau aurpegiko aingeru bat, Sortaldera eta Sartaldera, Iparraldera eta Hegoaldera, aldi berean doana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Lau burdinak seinalatzen zuten ipar-hegoak eta sortalde-mendebalak norantz ziren. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.
Sortaldetik begiraturik ahate baten mokoaren itxura peto-petoa duelako deitzen da Duckbill. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.
Une misteriotsua duk: antzinako paganoek basoen erdian ospatzen zitean, debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Harriandi barreneraino heldu zen, kaiburuan itzuli eta portuari inguru eginez sortaldeko nasara joan zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.
Norvegiar armada bat lagun, sortaldeko itsasertzean lehorreratu eta Jorvik-eko (York) gaztelua menderatu zuten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.
Turkiarrak, sortaldeko europarrak, magrebiarrak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.
Sortaldeko merkataritza bera nazio handiek bi Indietan egiten dutenaren mende dago, eta Italiak gehigarri gisa jarduten du hartan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
Arrazoiak arrazoi, baina, sortaldean dago mendebaleko euskararen indarra, Lea-Artibai eskualdean, Busturialdean, Durangaldean eta Deba arroan. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
Jeloskor zegoen Teodosiorekin, espainiarra hau ere, eta Sortaldeko inperioa kendu nahi zion hari, lehenago Sartaldekoa kendu zion bezala. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
· Mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.
Asian, Afrikan eta Sortalde Hurbilean 100 bat milioi neskaren hutsunea ikusten zuen Unicefek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 75. orr.
1924. urtea zen, eta Corto Maltese Europara itzulia zen Sortalde Erditik, beste nonbait aditzera ematen diren abenturak bizi ondoren. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 119. orr.
Don Alejandro Glencoe, lehendakaria, sortaldeko etxalde-jabe bat zen, Brasilgo muga ondoan lurrak zituena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.
Egiptoan edo Asian zuen jatorria [...] eta erruz hedatu zen sortaldeko probintzietan eta santutegiak eraiki zituen Mazedonian, Kartagon eta Treveris-en. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.
Sortaldeko herrialde hartara joan zen bizitzera, adimen eta ezaguerari gailendu egin baitzitzaion berari ernetako grina. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.
Epai hori baieztu baizik ez dute egiten sortaldeko nazio batzuetako poesiaren jokamoldeek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.
Deba arroan eta Bizkaiko sortaldean, berriz, euskara giputzaren "eragina" eta "kutsadura" besterik ez zuten ikusten. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.
Aitzindariei aditu dizkiezun ele berdinak bakegintzari lotu zitzaizkionetik Atlas mendietako sortaldearen duarretan gaindi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 42. orr.
Europako sortaldetik mendebaldera etorri zen gizon gazte bat da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.
Etorbidearen sortaldeko leiho guztiak su eta gar ari zirela ematen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.
Salmanek sortalde eta sartaldeko zibilizazioak sakon aztertzen ditu. Berria - Kultura 2006-01-31
Ezin uka daiteke Sortaldearen eta Sartaldearen arteko gorroto-maitasunak argitzeko saio bikaina denik. Berria - Kultura 2006-01-31
Sortaldeko eta sartaldeko liburuz osatua zen liburutegi batera iritsi ginen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.
Idatzi horren gaia ispilu bat da, eta haren jabea, Sortaldeko tradizioaren arabera, Iskandar Zu al-Karnayn. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.
Hau guztia aldatu egin zen sortaldeko erlijioak hedatutakoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Ulertu genian sortaldean oraindik ere hiltzearen zentzu sakratu eta sinbolikoa ezagutzen dutela, eta baita hiltzearen esanahi ezkutu eta sinbolikoa ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.
Gazteluko patioan mendetako pikondo bat zegoen, ixtorio xume-xumeak baizik kontatzen ez dakien sortaldeko jakintsu bat zirudiena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Iparraldeko artilezko gauzakiak eta oihalak, frantses ardoekin eta italiar merkatariek Sortaldetik ekarritako ehunekin eta bizigarriekin trukatzen ziren feria haietan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Bere sorkideak Antzinako Sortalde Erdiguneko kulturetan kokatu ziren, Sumerren eta Egipton bederen. Berria - Kultura 2004-05-20