Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soro eta alorretako laborean hartxo eta xomorroen izurriteen kontra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.
Baratze eta soroak, nekazaritzan oinarritutako ekonomia, ez ziren sekula lehengoratu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.
Urtero, kazkabar-erauntsiek soro eta mahastiak hondatzen zizkieten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.
Soro bateko belar txarrak kentzen ari gintuan patata ereiteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
Soroan goldean ari zen Joan izeneko gizon biziki sinple bat atera zitzaion bidera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.
Behiak gobernatuko nitizkek, landuko nikek soro bat oso-osorik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.
Gari-balak lotzen ari ginen soro erdian. Elizen arteko biblia Has 37,7
Jaun hauek diote soro bat urez bete duzuela beraien lana oztopatzearren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.
Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen. Elizen arteko biblia Eg 4,37
Utz diezadala bere soroaren mutur batean dagoen Makpela-ko harpea. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.
Arratsean, horra non datorren gizon zahar bat soroko lanetik. Elizen arteko biblia Epa 19,16
Arrain harrapatu berria soroko ongarri bihurtzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.
Beste mahaiko bezeroak hiru ziren: bik soroko peoiak ziruditen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.
Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.
Behin gari-orratzak lurraren gainean azaldu orduko, ikusi eta erreparatu beharra doblatu egiten zen, eta igandearen buelta zen, soroz soro, etorkizuna nolatsu zetorren [...] seinalatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.
Bi mila urte lehenagotik, nekazaritza, soro mailakatuak eta olibadi eta mahastiak izan ziren hangoen bizibide. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Soro goldatua, aretua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Pitin bat gehiago iraun zezaten "altzifreek, mahastiek, soro landatuen ordena garbiak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.
Heroi zoriontsuak, soro emankorrek urtean hiru aldiz eztia bezain uzta gozoak ematen dituztelarik beraientzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.
Haraindian, soro hutsak eta basoak zeuden. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 280. orr.
Hantxe, aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.
Etxeetatik haruntzago jarraitu zuen, garai batean soro eta baratze ongi zainduei esker dotore egoten ziren aldeetaraino. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.
Buztinez adreiluak egin behar zituzten eta era guztietako soro-lanak. Elizen arteko biblia Ir 1,14
Ez zaio horri soro lanetan azalik beztu! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.
Nik lan egiten nuen soro saila kilometro koadro batean hedatzen zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.
Haien zuzenbidea, ordea, soro-ildoetan hazten den belar gaizto bihurtu da. Elizen arteko biblia Os 10,4
Han, geltokiko auzoan, harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.
Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.
Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek. Elizen arteko biblia Epa 15,5
Gizon zaharra patata-soro batean etzanda zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Pertsona bat kolpeka hil zuela, arroz-soro bateko uhate batengatik borrokan hasita, eta gero ihes egin zuela. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 96. orr.
Trenbideak alpapa soro osoa zeharkatu behar zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.
Kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Handik beste uharte eta lurralde batzuetara eraman ziren landareak, kafe-soro gero eta zabalago eta emankorragoak egiteko asmoz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.
Kotoiaren samu-izurrite batek erabat galdu zituen Alabamako kotoi-soroak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 152. orr.
Baina nola ez ulertu lore horien lekuan gari edo koka-soro bat irudikatzeko ahalmena baino ez duen gose-larrituaren obsesioa? Pako Aristi «Note book», 2005 - 63. orr.
Gero, lehen tabako-soroak... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Horregatik, gaur egun ere "Odol-soro" deitzen zaio toki hari. Elizen arteko biblia Mt 27,8
Cíari buruzko hirukoa, konparazio batera, emakume soro-jorratzaileei buruzko poema luze baten parte zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.
Soroan etzanda zeuden behiak jaiki egin ziren. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 27. orr.
Mendi mazelak eta bortu soroak artaldez garnituak dira. Herria 2005-11-03
Beraz VIII. mendean, gertakari bat iragan zela Orriako pentze edo soro batean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 209. orr.
Begietan behiak eta soro berdeak baizik ageri ez dituen gizon zaharra. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.
Kartierreko arditegietan korbeetan behera dilindatzen zen soro idor nasaiaz bazkatzeko, trumilka sartuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Hilabete bat pasatu nuen etxen, irailaren lehen egunak arte: orduan egin genituen azken soroak, abuztuko Andre Dena Maria inguruan egin ziren euri eta erauntsiek gaitzeko sukar joria emana baitzion lurrari. arratsaldea han harat joan aitzin, oraino bero goxoan zegoen uzta metatzeko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 117. orr.
gari soro (7); gari soro batean (3); inguruko soro (4); odol soro (3); patata soro (5); patata soro bat (3)
soro artean (3); soro batean zehar (3); soro berdeak (6); soro erdian (3); soro eta baratze (4); soro eta baratzeak (3); soro eta barruti (3); soro eta mahasti (3); soro eta mahastiak (4)
sororik soro (4)
aaruko soroak (3); bere soroak (3); gari soroak (4); gure soroak (5); inguruko soroak (3); intxausetako soroak (3); kafe soroak (4)
bere soroan (3); soroan barrena (3); soroan goldean (3); soroan lan (7); soroan lan egiten (4); soroan lanean (4)
soroaren erdian (3)
soroetako uzta (3)
herrietako soroetan (3); soroetan barrena (7); soroetan zehar (6)
bere soroko (3); makpela soroko harpean (3); soroko harpean (6); soroko harpean ehortzi (3); soroko lanak (3); soroko lanetan (3)
sorora joan (5); sorora joaten (3)