Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gimnastika (77 agerraldi, 11 liburu eta 26 artikulutan; ETCn 557 agerraldi; orobat gimnaztika 3 agerraldi, 3 artikulutan; ETCn 13 agerraldi; jimnaztika 5 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan; ETCn 11 agerraldi, eta gimastika 5 agerraldi 4 artikulutan; ETCn 4 agerraldi) 1 iz gorputza indartzea eta zailtzea helburu duten ariketa fisikoen multzoa. ik soinketa.

Musikak arima moldatzen du, dio Sokratesek, eta gimnastikak gorputza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Nire ustez, gimnastika kirola den bezala artea ere bada.  Berria - Kirola   2004-06-16

Gimnastikan bigarrena izan zuan azken hiru hilabetekoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 106. orr.

Latsaldia bururatua delarik, hobendunek gimnastika egin behar dute, kadera bat beso bakoitzaren puntan, odolaren kurriarazteko!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

Dohain berezi hori oso gaztetan ikasi zuen, gimnastikan aritzen zenean.  Berria - Kirola   2004-02-10

'Tai xi xuan' izeneko arte martziala hain zuzen ere, europan "txinatar gimnastika goxoa" izendatua izan dena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 128. orr.

Gimnastika erritmikoko Euskadi eta Alemaniako taldeek.  Berria - Kirola   2004-12-18

Etxerako bidean kontatu zidan hori guztia, tranbietako mutilei agurka ari ziren gimnastikako nesken paretik odoletan harro-harro gindoazenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Gimnastikako zapatilla zuriak jantzita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.

Gune hesitu bat ere bazuen, zoragarria, gimnastikarako zelai, pista, igerileku, haurrentzako jostaleku eta guzti, eta azken hau, gainera, karrusel, kolunpio eta abarrekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

74. edizioa du Donostiako Ulia Gimnastikaren krosak.  Berria - Kirola   2004-01-06

2 irud

Mintzaira diferenten gimnastika ttipitik hartua dukeenak, ttantto gehiago badukeela bere bidea zilatzeko bizian barna.  Herria   2001-06-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik gimnastiko.

Goizean, gimnastika saioa izango dute.  Berria - Kirola   2004-10-05

Gimnastika taldea.  Herria   2004-07-08

Ikusi behar da zer gela, tresna eta muntadura harrigarriak dauden han!: lohi-mainu, argi berezi, dutxa pixkorgarri, gimnastika gune, pizinak...  Herria   2003-05-29

Fabienen gimnastika kurtsoen segitzeko.  Herria   2004-07-08

Saristatuak oraino bestalde ziburutar neskatxa batzu jimastika jokoan biziki trebe agertu berri direnak.  Herria   2001-01-18

Salto, haga, habe eta zoletako gimnastika urratsak.  Herria   2003-06-12

Gimastika-geletan ginarridun bilakaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

Urteko gimnastika gala egingo da gaur Donostiako Gaska kiroldegian.  Berria - Kirola   2004-12-19

Aurten ere, Hegal-Egin elkarteak antolatzen du Nesken Gimnastika Besta.  Herria   2004-06-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gimnastika (3); gimnastika besta (4); gimnastika egiten (5); gimnastika erritmikoko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus