Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seguru nekien garbitzeko eramaten nion arropa guztia miatzen zuela eta slipak kontrolatzen zizkidala hilero. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.
Slip bat eta kamixeta zeramatzan, halaxe egiten zuen lo gauero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 189. orr.
Alde batera erortzen da izara; elastikoa eta slipa baizik ez ditu jantzita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.
Germaniar haietako batek bainujantzi handi-zabal bat zeukan jantzita eta bestea slip ñimiño batez ari zen jolasten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.
Iritsi nintzenean gonbidatuen logela atondu zidan, eta gau-mahaian konpresak eta tanpoiak utzi zizkidan otartxo arrosa batean, halako moduz antolatuak -plastiko horiz bilduriko tanpoiak erdian eta salva-slip zuriak inguruan kiribilduta-, konposizio higienikoak bitxilore bat osatzen baitzuen. ETC-literatura, saiakera Jenisjoplin, Uxue Alberdi, Susa, 2017
Eta berunezko hitzekin batera, plastikoak, tetra brickak, Coca-cola lata herdoilduak, itotako gorpu baten moduan puztutako salva-slipak. ETC-literatura, saiakera Aitaren etxea, Karmele Jaio, Elkar, 2019
Nicok ere barre egiten du, kopak iraultzen ditu eta ko-munera joan behar du txiza egitera; Nandok aukera apro-betxatzen du pixoihal, konpresa eta slip-babesei buruzko txisteak kontatzeko. ETC-literatura, saiakera Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014
Hala ere, askotan izen barregarriak edo itsusiak ere zabaltzen dira, itxura batean arazo barik: free tanga izan da espainiar merkatuan slip-babes baten izena, nahiz eta espainieraz fritanga guztiz desegokia izan higiene-produktu batentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 77 zbk., , UEU, 2011 - apirila-ekaina