Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Al Kashik, Samarkandako behatokiaren zuzendariak, aurreko zazpi mendeetako arabiar matematikaren sintesia egin zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.
Francastelentzat, irudikapen-espazioa geometriaren eta gizarte baten mitoen arteko sintesi bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.
Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.
Esan daiteke gizakiaren psikologia animaliaren psikologiaren sintesi bat baizik ez dela. akordioa bilatzeko, proposamen guztien sintesi bat egiteko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.
Eztabaidatu ditugunak bezalako gramatikak guztiz neutralak dira hiztunari eta entzuleari dagokienez, esaldien sintesiaren eta analisiaren artean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 73. orr.
Vitruvioren tratatuak sintesi guztiz pertsonala egiten du afan kulturalista orokorren eta diskurtso tekniko eta espezifikoki profesionalak bilduz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.
Batasun sinteitko honek, ordea, sintesi bat aurresuposatzen du, edo jasotzen du, eta batasun hark a priori beharrezkoa izan behar badu, orduan honek ere apriorizko sintesia izan behar du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.
Beraietan oinarritzen da, beraz, irudimenaren sintesiko batasun formal oro, eta honen bitartez, baita bere erabilera enpiriko oro ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.
Halere, errepresentazioen bateratze orok kontzientziaren batasuna eskatzen du bere sintesian. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 72. orr.
Agerian dago Locke eta Descartes sintesi batean lotzeko asmoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Irudimenak kategorien arabera egiten duen begiespenen sintesiak irudimenaren sintesi transzendentala izan behar du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 75. orr.
Nabari du tesiaren, antitesiaren eta sintesiaren nostalgia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.
Segur nintzen orduan gure tribukoa zela eta sintesi-marrazkiak pantailan lasterregi lerratzen zirelako ez nuen haren soaren ebastea lortu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 190. orr.
Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.
Filmean, bere egituraz baitu perspektiba, espazioaren irudikapena sintesi-prozesu bat da. Sintesi lana eginez, hona hemen antolaketa berriek betetzen dituzten zenbait ezaugarri: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.
Agerraraziz diskurtso batean lanean jarri ahal izan diren egitura formalak, kategoriak, kateatze logikoaren moduak, arrazoitze eta indukzio-motak, azterketa eta sintesi erak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.
Esan beharra dago, hain zuzen ere, gutxienekoaren printzipio horrek berebiziko eragina duela, bistan denez, sintesi bidezko irudietan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.
Ekonomiaren globalizazioaren gainean sintesi liburu polita dela deritzot Jacques Adda-ren La mondialisation de l'économie. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 339. orr.
Laguna ez da ordea sintesi itxurako esaldietan sinesten duen horietarikoa. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.
Batera-ko biltzar nagusian aztertuko duten sintesi mozioak ondoko urteetako ekimenak aipatzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Goragoko mailako memorizazio hori alderdi anitzeko prozesua da, eta pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.
Proteinen sintesiaren mekanismoa aztertzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Proteinon sintesiak, berriz, are makromolekula gehiago eskatzen ditu, eta mota gehiagotarikoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
ADHren sintesia mantsotzen du, eta, horren ondorioz, gernu ekoizpena handitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.
Bere lanak erakutsi zion Oudin-i geneak zuzenean inplikaturik zeudela antigorputzen sintesian. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.
Iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
Kontua da indarrean dagoen nekazaritzak, sintesi kimikoan oinarrituta, lurrak zeharo kaltetu dituela. familia garrantzitsua osatzen dute bakterioek eragindako sintesietan lortutako polimeroek, ad. polihidroxialkanoatoek (ezagunena, PHBa behar bada). Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Estatinek kolesterola sintetizatzea eragozten dute; baina, aldi berean, prozesu horretan bitarteko lana betetzen duten beste batzuen sintesia ere eragozten dute: isoprenoideena. Berria - Gaiak 2004-08-18
Egun halako gutxi dago jada, haxixa eta sintesiko drogak nagusitu direlako. Berria - Gaiak 2006-02-28
Munduko Medikuak elkartekoak sintesi drogen inguruan prebentzioa egiten ari dira Gipuzkoako dantzaleku handietan. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Azken boladan, gainera, ugaritu egin da kokaina eta psikosuspergarrien kontsumoa, ketamina eta sintesi drogekin nahastuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Imajina ezazu istant batez, bezperan bilkuran izanik, biharamunean lanera joatean, sintesi-molekula soilen botereaz kolegek irri zabala dutela ezpainetan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 186. orr.
Jacques Monod-ekin gero, kolibaziloaren baitako proteina-sintesi induzigarria aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.
agerpenen sintesi (3); anizkunkiaren sintesi (4); atzematearen sintesi (6); irudimenaren sintesi (11)
sintesi enpiriko (4); sintesi enpirikoa (3); sintesi enpirikoaren (8); sintesi enpirikoari (3); sintesi hutsa (4); sintesi itzulkorraren (3); sintesi lan (5); sintesi lan interesgarria (3); sintesi lana (3); sintesi modernoak (3); sintesi soila (4); sintesi transzendentala (3)
anizkunkiaren sintesia (8); baldintzen sintesia (4); elementuen sintesia (3); guztiaren sintesia (3)
sintesia barnebiltzen (5); sintesia egin (6); sintesia egingo (3)
agerpenen sintesian (6); anizkunkiaren sintesian (3)
adimenaren sintesiaren (3); anizkunkiaren sintesiaren (8); anizkunkiaren sintesiaren batasuna (3); hurrenez hurrengo sintesiaren (5)
sintesiaren ahalgarritasuna (3); sintesiaren batasuna (6); sintesiaren bitartez (8); sintesiaren ekintza (3); sintesiaren erregela (3); sintesiaren funtzio (3); sintesiaren osotasun (3); sintesiaren totalitate (3)