Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingeniaria izan banintz, kemena ukanen nuke satsetan jarduteko? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.
Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Giro iluna, sats usaina, behiak muuuka, lurra oso labaina. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Ez zitzaidan gehiegi axola jende horrexek ni aintzat ez hartzea, ene lana sats-biltzailearena baino areago ez estimatzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.
-Hari muturretik mataza, bai! [...] haria bakarra denean; hariak bat baino gehiago direnean, satsa! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.
Berak du jende xehea hautsartetik jasotzen, behartsua satsetik ateratzen, handikiekin eser dadin eta aulki ospetsuan jarri. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,8
Orduan, lege-hausle batzuk, Israelgo satsa zirenak, elkar hartu eta erregeagana joan ziren, Jonatanen aurka salakuntzak egitera. Elizen arteko biblia 1 M 10,61
Baina satsa besterik ez nuen lagun Bergaran aurrenekoz ezagutu nuen atxilotuen gela hutsean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 9. orr.
Heltzen den zikina, ez kazetariak ez irakurleak ezin irents lezakeen satsa da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 190. orr.
Apaintzen dugu geure satsa eta geure simaurra arrosa lurrinztatu batez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.
Tira, bada, ekiok pozoi, ezpain--margo eta zirin-sats artean induska. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.
Oilo-simaur edo zirin-satsa (hala esaten zaio: guk kalekumeok ez genekien, ez genekien ezen, nitrogenoaren kariaz beti ere, baratzeetarako ongarri gisa guztiz estimatua dela) ez da hutsean ematen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.
Ongi izerditutako kilo bat zirin-sats bizikletaren saskian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.