Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

predikari (178 agerraldi, 29 liburu eta 51 artikulutan; orobat predikalari g.er.) 1 iz predikatzen duen pertsona; egiteko nagusitzat eliz hitzaldiak ematea duen elizgizona. ik sermolari; predikatzaile.

Elizarik gabeko predikari bihurtu zen, pulpituak bisitatuz eta bere bihotz handia zabalduz premia zutenei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 127. orr.

Saudi Arabiako meskitetan sermoia ematen zuten 900 predikari kargutik kendu dituzte.  Berria - Mundua   2004-03-19

Predikari eta arima-artzain bezala ari izan zen, batez ere moja-komentuetan, Kolonia, Strassburg eta Basilean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Predikari gisa Genevara joan zelarik, ikastetxeko arduradun nagusi egin zuten, hots, ministro esaten zaiona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ministro eta predikariak ohartarazten eta bultzatzen zituen apaltasun-egintzak obratzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Prelatu eta predikariek otoitzean eta egintza apaletan jardutea nahi zuen Nagusi eta predikariek beharrezko dituzten bertuteez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Predikarien Ordenako anaia baten eskariz, pasarte profetiko bat azaldu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Domingo santua, Anaia Predikarien burua eta fundatzailea, etorri zen kapitulu horretara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken urteetako eleberri horiek gerizpean eta kasik ahazturik geratu dira, bai beren predikari kutsuarengatik, bai Zolak Dreyfus aferan izan zuen esku hartze sonatuarengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Bonok bere barnean daraman predikari arima ateratzen badu ere emanaldietan [...] alai eta hedonistak ere azaltzen dira kontzertuetan..  Berria - Harian   2005-08-09

Guziz ezagutu zioten alki saindutik mintzatzeko dohaina berezi bat eta denbora laburrez haren predikari fama urrun hedatu zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 161. orr.

Predikari lanetan suhar higatzen anitzetan miretsi nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

3 (adizlagun gisa)

Azeria hasten denean predikari.  Herria   2004-01-22

Enplegu finkorik gabe ere, Agerrek arrakasta handia erdietsia zuen San Zerningo nahiz San Nikolas eliz parrokietan predikari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Elizkizun kartsua izan da, Pierre Moleres jaun apezpikua buru, Emile Larre ginuelarik predikari.  Herria   2004-12-09

4

Bongo danborrak, predikari raperoak eta ohiko arazo tekniko zahar-berriak.  Berria - Mundua   2004-10-24

Brecht, utopia sozialaren predikaria.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 17. orr.

Denak daude zoratuta: komunistak, faxistak, demokraziaren predikariak, idazleak, margolariak, elizgizonak, ateoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Cachenaut apeza predikari, apez lagun multxo baten erdian, eta eliza bete beterik.  Herria   2004-08-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

predikarien ordenako (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus