Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adiskidetasun eta are senidetasun erakutsi bat izanen zatekeen, nik, zerri honek, igandean nire aitzinean dardarikatzen zen ezker bular belztu eta sumindua izan ez banu gogoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Klan familiarra eta senidetasun sarea amen eta haien anaia eta ahizpen eta seme-alaben inguruan eraikitzen zen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.
Hala ere, zuei mandatariak bidaltzen saiatu gara, zuekin ditugun senidetasuna eta adiskidetasuna berritzeko, zuentzat arrotz gerta ez gaitezen. Elizen arteko biblia 1 M 12,10
Politikak zuen lehentasuna; politikak, Frantziako Iraultzaren zentzu zabalean: askatasuna, berdintasuna, senidetasuna. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 38. orr.
Bazekien Abasek Hamidari lotzen zion esnezko senidetasuna zuela gogoan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.
Ba al dute zer ikusirik edo senidetasunik? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
San Frantziskok, ordea, ez du izaki guztiekin bizi duen senidetasuna adieraztea beste intentziorik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.
Orduan senidetasun unibertsala izango da zeru bihurtutako lur honen gainean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.
Ez dut oker handirik egingo esaten badut asko lasaitu zuela Angelorekin lotzen ninduena senidetasun-lokarri bat zela entzuteak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 258. orr.
Zer izango da gradu urruneko senidetasun lotura hori, bestelako loturarik ez bada? Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.