Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zirrara atsegingarri bat, halako kidetasun edo haurridetasun kontsolagarri bat-edo, sentiarazten zidan gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Errepublikaren hiru helburuak "askatasuna, berdintasuna eta haurridetasuna" bete beharreko aginduak baitzituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.
Argitu behar da haurridetasun harremanak ez direla Burkina Fason Euskal Herrian bezala ulertzen: «Hasieran, harritu egin nintzen denak nebak, arrebak, ahizpak edo anaiak zirelako, baina gero konturatu nintzen familiaren kontzeptua oso desberdina dela Afrikan. Berria - Kultura 2004-11-30
Hitz bakar batez labur-biltzeko, Sao Tome eta Euskal Herriaren artean, haurridetasuna! Herria 2003-05-01
Eta hemen gabiltza denok elkarrekin zuri-zuri, haurridetasun eri batean itoak, guk geuk gure geurekikoa gutartuz eta geuretartzakotuz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Euskal mintzaira, nehongo mintzairekiko haurridetasun gabea eta osoki berezia. Herria 2005-07-07
Gataska eta bortizkeria gutiago, haurridetasun eta elkartasun gehiago. Herria 2003-02-06