Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.
Ezpainetan saxofoia, eskuetan gitarra edo aho-bihotzetan bertsoa duenak aurrera pausoa eman eta bat-batean barrenean duena husten duenean bezala, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 45. orr.
Orain, saxofoiaren doinuaren txanda da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.
Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.
Saxofoiaren birtuoso bat da Daniel Kientzy. Berria - Kultura 2004-02-06
Zorionaren paradigma pasodobleak saxofoiaz jotzen aurkitzen zekienarentzat. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 72. orr.
Summersen ondoan, Abraham Laboriel (baxua), Vinnie Colaiuta (bateria), John Beasley eta Tohn Novello (teklatuak) eta Katisse Buckingham (saxofoia) aritu dira diskoa grabatzen. Berria - Kultura 2004-03-27
Perkusio, saxofoi eta konposizioko goi mailako eskolak ere egingo dira. Berria - Kultura 2004-02-04
Juan Carlos Perezek perkusiorako eta saxofoirako eginiko 09 foxtrot obra. Berria - Kultura 2004-12-30
Lacy New Yorken jaio zen, eta oso gazte zela saxofoi sopranoa jotzen hasi zen. Berria - Kultura 2004-06-06
Saxofoi nota baten soinu garbi eta zehatza. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 279. orr.
Besteak beste, txalaparta, pandero, alboka, trikiti, dultzaina, txirula, saxofoi eta piano eskolak ematen dituzte. Berria - Kultura 2006-03-02
Hargous saxofoi joilearekin musikak eta pinturak bat egiten zuten. Herria 2001-09-13
Saxofoijoile baten laguntzarekin. Herria 2001-08-02
Tim Garland saxofoi jotzaileak, Gwilym Simcock pianistak eta Mark Hodgson baxu jotzaileak osatzen dute gaur egun taldea. Berria - Kultura 2004-03-25
Iñaki Salvador pianistak eta Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaileak Quitoko La Mitad del Mundo nazioarteko jazz jaialdiaren lehen ekitaldian parte hartuko dute, hilaren 8an. Berria - Kultura 2006-03-04
60ko hamarkadan jazza astindu zuen saxofoi jotzailearen laukote mitikoko partaide izan zen, McCoy Tyner pianistarekin eta Jim Garrison kontrabaxu jotzailearekin batera. Berria - Kultura 2004-05-20
Soft Machine taldeko saxofoi jotzaile ohia hilaren 8an zendu zen, Londresko ospitale batean. Berria - Kultura 2006-02-16
Steve Lacy jazz saxofoi jotzaile estatubatuarra herenegun hil zen, Boston hirian. Berria - Kultura 2004-06-06
saxofoi jotzaile (10); saxofoi jotzailea (8); saxofoi jotzaileak (3)